euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Gure ateak, zabalik

“Zientziaren Astean” Bizkaiko Parke Teknologikoak (Zamudio) urtero antolatzen dituen Jardunaldi Irekiak direla eta, iragan igandean (azaroak 18) herritar ororentzat zabalik izan zituen ateak GAIKER-IK4k, urtero legez.

2012/12/18  
“Zientziaren Astean” Bizkaiko Parke Teknologikoak (Zamudio) urtero antolatzen dituen Jardunaldi Irekiak direla eta, iragan igandean (azaroak 18) herritar ororentzat zabalik izan zituen ateak GAIKER-IK4k, urtero legez.

Aurten, Ingurumen eta Birziklaketa Sailean egiten dugun lanaren berri ematea izan dugu helburu nagusia. Bisitaldi gidatuak egin ziren, jendeak zentroa ezagut zezan; horrez gain, bisitariek (400 inguru) ura nola arazten dugun ikusi zuten, biodiesela fabrikatzeko mikroalgak nola hazten diren, nolakoak diren (mikroskopioarekin begiratuta) araztegietako lohietako edo hazten ditugun mikroalgetako mikroorganismoak...  Txikienek, berriz,

 

margotze-lanak egiteko eremu bat izan zuten, eta birziklatzeko materialez egindako collage erraldoi eta komunitario batean hartu zuten parte.
 
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +