euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

AIC-n ditugun instalazioak

AICn (Automotive Intelligence Center) estaldurak eta pinturak garatzeko ditugun instalazioak abangoardiako tresneriaz hornituak daude. Bi laborategi independente ditu, laginketa hezerako eta lehorrerako, eta aplikazio-kabina bat.

2012/12/18  
AICn (Automotive Intelligence Center) estaldurak eta pinturak garatzeko ditugun instalazioak abangoardiako tresneriaz hornituak daude. Bi laborategi independente ditu, laginketa hezerako eta lehorrerako, eta aplikazio-kabina bat.
Laginketa hezerako laborategiak hasierako osagaietatik pinturak egiteko behar den ekipamendu guztia du; hala nola, ehotze-sistemak, zizaila altuko eta abiadura handiko irabiagailuak, eta abar. Gainera, aukera ematen du aplikatu baino lehen estalduren lehengaiak eta formulazioak karakterizatzeko (propietate erreologikoak, estaltzeko gaitasuna, ontzeko denbora...).

Laginketa lehorreko laborategiak, berriz, estalduren propietateak

aztertzeko aukera ematen du, behin aplikatu ondoren (gogortasuna, kolorea, distira, hezetasunarekiko erresistentzia...). Azkenik, aplikazio-kabinak hiru gune ditu (prestakuntzarako, aplikaziorako eta laberatzeko), bai eta aerografia-aplikaziorako sistemak ere, direla eskuzkoak nahiz robot bidezkoak. Ekipamendu berria ikerketek eskatutako ingurumen- eta kalitate-bermearekin mantendu ahal izateko, instalazioak diseinatzean eta eraikitzean berebiziko arreta eskaini zaio instalazio barruko airearen kalitatea hobetzeari, eta laneko segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren segurtasun-neurriak hartu dira.
 
GAIKER FUNDAZIOAK dirulanguntza nominatibo bat jaso du Zientzia eta Berrikuntza Ministerioarengandik Estatuko Aurrekontu Jeneralen kontura ekipamendu eta instalakuntzen hobekuntzarako.
 
2011-2012: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak kofinantzaturiko inbertsioa. Automozio Sektorerako Abangoardiazko Teknologien Garapenerako Proiektua. Ref: NOM2011/GAIKER/39. Onartutako zenbatekoa: 2.000.000€.

Ministerio de Ciencia e InnovaciónUE
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Irudi galeria

info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +