euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Jasangarriak gara | 2013, airearen urtea Europan

Europako Batzordeak Airearen Urte izendatu du 2013. urtea, eta kutsadura atmosferikoa mugatzeko estrategia berria onartuko du, Europa osoan airearen kalitatea hobetzeko proposamenekin

2013/03/01  
Europako Batzordeak Airearen Urte izendatu du 2013. urtea, eta kutsadura atmosferikoa mugatzeko estrategia berria onartuko du, Europa osoan airearen kalitatea hobetzeko proposamenekin. Kutsadura atmosferikoa murrizteko neurriak hartu diren arren, hainbat substantziak irtenbiderik gabe jarraitzen duela adierazten dute Europar Batasuneko zifra ofizialek; esaterako, nitrogeno dioxidoak, ozonoak, eta bereziki, esekitako partikulek. Kutsatzaile horiek erregai fosilak erretzearekin lotuta daude, eta errepideko zirkulazioak izan duen igoera ikaragarriarekin zerikusia du horrek.

GAIKER-IK4k beti sustatzen du kutsadura murriztea eta baliabideei erabilera jasangarria ematea (berokuntza, ibilgailua, gas natural…).

Hori dela eta, airearen kalitatea hobetzen duten I+G proiektuak sustatzen eta garatzen ditugu; adibidez, “Molde itxiko sistema – RTM prozesua” erabiltzen dutenak. Teknologia hori Teknologia Garbien Euskal Zerrendan dago, eta horregatik jasotzen ditu Eusko Jaurlaritzak ematen dituen pizgarriak.

GAIKER-IK4k kutsadura atmosferikoa murrizten duten teknologia aurreratuak erabiltzen dituzten instalazioak ere baditu. Horien artean, hauek nabarmendu ditzakegu: energia geotermikoko girotze-sistema, auto hibridoa eta panel fotovoltaikoak.

 

info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +