Iragan urriaren 31n argitaratu zen, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Teknologia Garbien EAEko Zerrenda berria.. 84 teknologia ageri dira zerrenda horretan (2006koan, 63), eta guztiek ere ingurumen-hobekuntzak ekarri dituzte uraren eta beste baliabide batzuen kontsumoari, batetik, eta emisioei, zaratari eta hondakinei, bestetik, dagokienez.
Teknologia horiek erabiltzen dituzten “ekipo garbiak” EAEko sektore industrial nagusietarako daude pentsatuak batez ere (metalurgia, automobilgintza, elikadura, metal-estaldurak, besteak beste), eta nabarmen hobetzen dituzte haien inpaktuak energiari (30), aireari (26), urari (10), baliabide-kontsumoari (9), hondakinei |
|