euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Idazten du

Iñako Pérez Iglesias, EHUko Kultura Zientifikoaren Katedrako zuzendaria

2012/02/28  
Kultura zientifikoa
EHUko Kultura Zientifikoaren Katedrak urtebete darama abian. Hitzaldiak, ikastaroak eta mahai-inguruak antolatu ditugu; bete-betean lan egin dugu komunikabideekin (TB, irratia, prentsa); eta kultura zientifikoari buruzko ikerketak sustatu ditugu. Zientziaren nahiz bere metodoaren balioen ezagutza hedatu nahi dugu, eta kultura zientifiko handiagoa edukitzen lagundu nahi diogu jendeari, gure mundua ulertzeko beharrezkoak diren gutxieneko elementuak eduki ditzan.

Oro har, zientzia ez da inoiz kulturaren osagaitzat hartu. Zientzien eta letren arteko “kontrajarpena” egon da. Are gehiago, “humanitateak” terminoa letrak izendatzeko baino ez da erabiltzen, kultura zientifikoa kultura literarioa bezain produktu gizatiarra izango ez balitz bezala.  C. P. Snow idazle eta zientzialari britainiarrak 1959an “The two cultures” hitzaldian salatutako banaketa hori oso kaltegarria da, praktikan jende asko urruntzen duelako zientziatik.

Horretarako gaitasunak eta bokazioa dituzten pertsonek lan egin behar dute jarduera zientifiko profesionalean. Hala ere, horrek ez du esan nahi jende guztiak nolabaiteko jakintza-maila zientifikorik eduki behar ez duenik.
 
Geure gizartean, oso gai tekniko zailei buruzko erabaki asko hartzen ditugu banan-banan nahiz taldean. Gai horiek ebaluatzeko, oinarri zientifikoko nolabaiteko jakintza eduki beharra dago. Jakintza hori eduki ezean, ez dago behar bezala eratutako irizpiderik, eta, funtsean, erabakiak ez dira askatasun berberaz hartzen. Horrez gain, oro har, jakintza zientifikoak gaitasun kritiko handia eskaintzen du, hau da, berari esker hobeto aurre egin ahal diegu sineskeriei eta diskurtso hutsalei. Beraz, lotune estu-estua dago garapen zientifikoaren eta demokraziaren artean. Garapen zientifiko handiagoko herrialdeak askeagoak eta demokratikoagoak dira. Hori dela eta, zientzia bera eta kultura zientifikoa sustatu behar dira herritarren artean.
 
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +