euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links

Pilar Kaltzada | IDEko Komunikazioko eta Erakunde Harremanetarako Zuzendaria

"Ezagutza da lehiakortasunaren etorkizuneko giltza"| uztaila 2011

2011/07/31  
 
Pilar Kaltzada aurpegi ezaguna da Euskadin zientziaren komunikazioari dagokionez, eta IDEko (Euskadiko Informatika) Komunikazioko eta Erakunde Harremanetarako zuzendaria da egun. Informazio Zientzietan lizentziaduna da, eta irratian eta telebistan ekin zion bere ibilbide profesionalari. Ondoren, Dibulgazio Unitatearen arduraduna izan zen Elhuyarren. Hainbat erakundetako komunikazio-zuzendaria izan da, besteak beste, Udako Euskal Unibertsitatekoa (UEU), Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilukoa eta Innobasquekoa (Berrikuntzaren Euskal Agentzia), eta aholkulari gisa ere aritu da komunikazio estrategikoan, EGEn, berrikuntzan eta gizarte-komunikabideetan.

Komunikabideetako kolaboratzailea ere izan da; esaterako, Deian, EITBn eta Bilbao aldizkarian. 2011n, IK4 Aliantzaren Batzorde Estrategiko sortu berriko kide izendatu dute Pilar Kaltzada, eta komunikazio eta irudi korporatiboari buruzko aholkularitzan duen esperientzia partekatuko du. 
.....................................................................................................................................................................................
Zure ibilbidea gai zientifiko eta berritzaileen komunikazioarekin oso lotuta egon da, bai dibulgazioarekin, Elhuyarren hasita, bai berrikuntzarekin, adibidez, Innobasque erakundean. Nola ikusten gaituzu gu, teknologiazentroak, arlo horretan?
Teknologia-zentroak, oro har, eta bereziki Euskadiko Teknologia Zentro Industrialen (TZI) Sistemako agenteak gizarte aurreratu, kohesionatu eta lehiakor baten garapenerako pieza gakotzat ditut. Zuen lana eta zentroetako profesional bikainak zuzenean ezagutzeak ikuspegi bat izaten laguntzen dit, baina, zoritxarrez, ikuspegi hori ez dago behar bezain hedatua. Oraindik ez dugu aurkitu Euskadiko TZIko agenteen eta enpresa eta gizartearen arteko transmisioa erraztuko duen gakoa. Arazo hori konpontzeko dugu, eta ahalegin handia egin beharko genuke horretan.

Hala ere, uste dut beharrezkoa dela zentroek eta gainerako agenteek beren ekarpenak gizarteratzeko egiten duten ahalegina aldarrikatzea, kasu askotan aurkako mezua igortzen baitute beste eremu batzuek. Egia da ezagutzaren defizit bat dagoela; baina egia da, halaber, TZIko agenteak ari direla alde hori gainditzeko lan handiena egiten. Baina, zoritxarrez, beti ez gara oso ulerkorrak izaten ahalegin horrekin; beste muturrera jotzen dugu, eta gizarteratzeko interesik ez dutela esaten dugu. Nire esperientziaren arabera, ordea, zentroek lan hori ez dute egiteke.

Ez dakit zenbateko inbertsioa egiten duen agente bakoitzak komunikazioan, baina uste dut ez naizela oso oker egongo esaten badut inbertsioa handia dela eta guztion artean jarri behar ditugula formula eraginkorragoak emaitzak hobetu ahal izateko. Ni oso baikorra naiz arlo horretan: uste dut sistemak gizarteari egiten dion ekarpenari buruzko adostasun garrantzitsu bat badagoela, eta gizarteak baloratzen duela hark egindako lana; eta pozik ikusten dut lankidetzarako egiturak sortzen ari direla gure etorkizunerako erabat ezinbestekoa den egituraren irudiari eta ospeari bultzada berri bat emateko.
Sistemako agente guztiak jabetu dira behar horretaz, eta bereziki zentro batzuk, esaterako, GAIKER-IK4. Zentro horien ezaugarri bat da, hain zuzen, euskal ekoizpenegituratik oso hurbil daudela, eta enpresen beharrekiko “enpatia” dutela.

Lortutako garapen teknologikoak gizartearen, enpresen eta erakundeen babes osoa behar du, eta hori lortzeko, gizarteak behar horretaz jabetu behar du. Estrategia eta irmotasun handia eskatzen ditu lan horrek. Denbora eta baliabideak behar dira agenteek egiten duzuen ekarpen ekonomiko, intelektual eta soziala ezagutzera emateko eta onarrarazteko, baina gerora, herrialde honetako erronka estrategikoak iraunkorrak izatea bermatuko du horrek. Euskadik erreferentzia-gune izan nahi badu ezagutzaren gizartean, harrobia elikatu behar du, eta atxikimendua eta ulermena eragin behar ditu.

Ezinezko lana dirudi gurearen moduko zentro bakar batentzat. Nori dagokio lan hori? Zer egin dezake gure agente bakoitzak?
Zentro batzuk, GAIKER-IK4 adibidez, aurrera egiten ari dira zentzu horretan, bai bitarteko propioen bidez, bai lankidetza-plataformen bidez —esaterako, IK4 Aliantzaren bidez—. Eta Aliantza hori, hain zuzen ere, komunikazioari, egiturarekiko loturari, ospeari eta erreferentzialtasunari dagokion kokapenestrategia sakontzeko lanean ari da.
Datozen hilabeteetan, lan espezifikoa egingo du arlo horretan IK4ren Batzorde Estrategikoak, eta datozen urteetan komunikazio-arloan eta gizartearekiko loturarenean jardueraren oinarriak izango direnak zehazteko urte amaieran ponentzia bat aurkeztuko duen Batzordeko kide izateko ohorea dut. IK4ren plataforma sinergien adibide bikain bat da arlo guztietan; sinergiak eta gaitasun teknologikoak ez dira zalantzan jartzen, eta agian hauxe izango da une egokia logika bera erabiltzeko gizarteratzearen arloan ere, bai emaitzak gizarteratzeari dagokionez, bai Aliantza honetan bat egin duten zentroen ekarpenak gizarteratzeari dagokionez.

Pozten nau ikusteak barneratzen ari garela lehiakortasunerako abantaila bat dela ongi bideratutako komunikazio-estrategia bat, ospea katalizatzen duelako, merkatuan barneratzen laguntzen duelako eta atxikimenduak sortzen dituelako. Euskadik kalitatezko marka bat aurkezten du munduan, enpresa-ospea, gauzak ongi egiten jakitea, baina oraindik ere markan barneratzeke ditugu gaitasun zientifikoteknologikoak. Zentroek estrategia horren mandatari izan behar dute, eta uste dut horrek lagundu egingo diela haien barneeta kanpo-kokapeneko dinamika propioei. Eta ez daude bakarrik: sistemaren egitura, sistema osatzen duten taldeak, estrategia hori babesten duten dinamikak sustatzen ari dira, erakunde publikoak buru dituela (Industria eta Hezkuntza Sailak, bereziki), eta itxaroten dut berandu baino lehen garatuko direla.

Enpresak gero eta garrantzi handiagoa ematen dio komunikazioari. Zure ustez, nahikoa ulertzen da behar hori, edo sustatu egin behar da enpresen artean?
Bidea egiten ari gara. Azken urteetako aldaketa sekulakoa izan da. Gizartearen aurrean opaku izatetik, gure ateak irekitzera igaro gara. Aldaketa hori kulturala da, eta erakundeen izaeraren baitakoa. Kudeaketaeredu berrien erdigunea erakundeak osatzen dituen jendearen ekarpenak dira, eta giza harremanak, funtsean, komunikazio-ariketak dira. Uste dut oraindik ere komunikazioa gehiegi hartzen dela salmenten zerbitzura jartzen den eta noranzko bakarra duen tresnatzat. Baina azkar ari gara hori gainditzen, anbizio handiagoko ikuspegiak eta bikaintasun profesionalak barneratuz.

Gaur egun, komunikatzea ez da alternatiba bat, baizik eta behar bat. Kanpora begirako behar bat da, merkatuko kokapenak gero eta mendekotasun handiagoa baitu beti ukiezintzat hartu dugun balio batekiko, eta hori enpresen inbertsioen itzulkinaren zati da jada, ospeari eta ingurunearekin duen erantzukizunari dagokienez. Eta erakundeen barnera begirako behar bat ere bada, ohartu garelako gardentasuna ezinbesteko baldintza bat dela proiektu profesionalarekiko atxikimendua, konpromisoa eta lidergoa lortzeko.
Komunikazioak konpainiaren estrategiekin bat egiten laguntzen dio jendeari, eta parte hartzeak estrategia hori indartzen du. Nire ustez, informazioaren koherentziaren, zintzotasunaren eta gardentasunaren alde egiten duten enpresek laster ikusiko dute jarrera hori funtsezko abantaila bat dela lehiakortasunerako.

Zure ustez, zer arlotan sustatu beharko genuke gehien berrikuntza?
Uste dut bide berriak ireki behar ditugula, gizartearen eta enpresen eskaera berriei erantzuteko berrikuntzaren, zientziaren eta teknologiaren bidez. Gure lehentasun estrategikoak finkatu behar ditugu, eta haiei irmotasunez heldu. Dibertsifikatzeko erronkek bide horiek irekitzen lagundu behar digute, baina ez ditugu alde batera utzi behar balioa sortzeko gaitasuna dutela erakutsi diguten beste bide batzuk. Euskal ekonomiaren (euskal gizartearen) arrakastaren gakoetako bat da industriaren alde sendo egin izana, eta esan dezakegu horrek emaitza paregabea eman duela epe luzera. Gaur egun, ekoizpen-ereduak eta negozioen orientazioak goitik behera aldatzen ari dira, eta oso merkatu helduak ere krisian daude; bada, egoera honetan ere, gure kokapena inguruko beste ekonomiena baino hobea da. Gure lurraldean I+G-n egiten den inbertsioaren eta gure BPGaren arteko erlazioa beti izan behar dugu aintzat: erakusten du ezagutzan eta aplikazioan zenbat eta inbertsio handiagoak egin orduan eta aberastasun handiagoa sortzen dela.

Joera hori indartzen jarraitu behar dugu, eta, gainera, bateragarria da beste arlo batzuetan egiten diren dibertsifikatzeinbertsioekin. Indar handia hartu dute ingurumenaren jasangarritasunarekin zerikusia duten beharrek, Smart kontzeptuak etabaliabideak adimenez kudeatzeko aukera emango duten teknologia berrien garapenak — baliabideak baitira—. Indar handia hartzen ari dira, halaber, gizartearen zahartzea, arlo batzuetako beharrak —adibidez, herritarren parte-hartzekoak—, eta gizarte osoarenak diren erronkei aplikatzen zaizkien berrikuntza irekiko ereduak (kulturaniztasuna eta kulturaniztasunak norbere kultura osatzeko ahalmena aukera bihurtzeko gaitasun pertsonalen garapena, gizarte-arretaren eskaera, gizon-emakumeen arteko berdintasun erreala, etab). Eta, horiez gainera, bereziki aipatu nahi dut hezkuntza ezagutza etorkizuneko lehiakortasunaren giltza den egoera honetan.
 
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +