euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

GAIKER-IK4k diagnosi azkarra egiteko teknikak ebaluatu ditu, beren bizitza-zikloan elikagaiek duten segurtasuna bermatzeko

GAIKER-IK4ko ikertzaileek, 40 herrialdetako 500 aditu baino gehiagorekin batera, MoniQA bikaintasun-sarean parte hartu du, zeinak 12 milioi eurotik gorako aurrekontua baitauka

2011/06/09  Gaiker-IK4ko ikertzaileak MoniQA bikaintasun-sarean parte hartzen ari dira (Monitoring and Quality Assurance in the Food Supply Chain). Sare horrek 12 milioi euroko aurrekontua du, eta haren helburua da Europa mailan analisi-metodo azkarrak bateratzea, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiekin integratzea, elikagaien kalitatea elikagai-kate osoan bermatu eta kontrolatzeko, ekoizpen primariotik hasi eta bukaerako kontsumitzaileraino iritsi arte.

Elikagaiek osasunean duten eraginak sentsibilizatutako kontsumitzaileen eskariek eraginda, azkenaldian garrantzi berezia hartu dute kontsumitzaileei eskaintzen zaizkien elikagaien segurtasun- eta trazabilitate-mailek, eta are gehiago hobetu dira lehengaiak, prozesuak eta bukaerako produktuak kontrolatzeko teknikak. Berriki izandako gertaerek, hala nola Alemaniako elikagai-krisiak, hein handiagoan areagotu dute elikagaien segurtasunarekiko eta trazabilitatearekiko sentikortasun sozial gero eta handiagoa.

Europako Batasuna aspaldi jabetu zen erantzun bateratua eman behar zaiola gai horri, eta orain dela hamarkada bat beharrezko mekanismo arauemaileak antolatu zituen. Honela definitu zuen trazabilitatea: “ekoizpen-, eraldaketa- eta banaketa-etapa guztietan elikagai, pentsu, elikagai bihurtzera bideratutako animalia, edo elikagaietan edo pentsuetan sartuko diren edo sar daitezkeen substantzien aztarnak aurkitzeko eta haiei jarraitzeko aukera” (ISO 8402). Testuinguru horretan sartzen da, hain zuzen, MoniQA bikaintasun-sarea.

Gaiker-IK4k koordinazio-lanak egingo ditu MoniQAn zeregin hauetan: elikadura-arriskuen identifikazioan, erreferentziazko materialak egiten, analisi-metodoak bateratzen, metodoak balioztatzen eta elikagaien segurtasunari buruzko nazioarte mailako informazioa biltzen duen datu-base bat sortzen (araudiak, elikadura-alertak, elikagaiak kontrolatzeko dauden analisi-metodoak eta abar).

info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +