euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

TECMA hirigintza- eta ingurumen- azokan izan gara

Ekainaren 12tik 15era bitartean, 3. SRR leheneratzeari eta birziklatzeari buruzko azokan izan ginen

2012/07/26  
Ekainaren 12tik 15era bitartean, 3. SRR leheneratzeari eta birziklatzeari buruzko azokan izan ginen. Hamaseigarren TECMA azokaren barruan egin zuten SRR, IFEMA Madrilgo azoka-barrutian. 200 erakusketari baino gehiago izan ziren ekitaldian. Hirigintza- eta ingurumen-industriako estatuko topaketa garrantzitsuena da. Gure helburua zen ingurumen- eta birziklatze-arloan hainbat sektoretarako (hala nola hondakin solidoak, leheneratzea eta birziklatzea, energia-balorizazioa, uren tratamendua, lurzoru kutsatuak leheneratzea, bioenergia eta ingurumen-aholkulariak) dugun eskaintza teknologikoa aurkeztea.
 
Hala, birziklatzearen eta hondakinen balorizazioaren arloan, edozein jatorritako (HHS, erabiltzen ez diren ibilgailuak, erabiltzen
ez diren pneumatikoak, gailu elektroniko eta elektrikoen hondakinak, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak…) eta industria-errefusetako kontsumo-hondakinetatik datozen materialen korronteak tratatzeko teknologiak aurkeztu genituen. Energia-balorizazioaren arloan, hondakinetatik datozen erregaiak lortzeko ad hoc prozesuen berri eman genuen. Horrez gain, plastikoen birziklatze kimikorako prozesuak eta iturri berriztagarrietatik datozen bioerregaiak lortzeko moduak azaldu genituen.
 
Halaber, ingurumenaren osasuna (lurrak, gainazaleko eta lur azpiko urak) ebaluatzeko eta urak arazteko eta erremediatzeko tratamenduak ebaluatzeko ditugun ingurumen-teknologien berri eman genuen. Azkenik, ingurumen-kudeaketaren alorrean, prozesuen, produktuen (ekodiseinua) eta zerbitzuen bizi-ziklo osoko jasangarritasunari lotuta dugun ezagutza (Bizi Zikloaren Ingurumen Analisiaren (LCA), Ekonomia Analisiaren (LCC) eta Gizarte Analisiaren (SLCA) metodologiak aplikatuz eta tresnak garatuz lortua, besteak beste) aurkeztu genuen.
 
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +