euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Case Study | Eolika txikien sektorerako eraginkortasun handiagoa

FIBROTEC S.L. enpresak bere teknologia izarra den pultrusioa egokituko du, sorgailu txikietarako pala eolikoak egiteko. Berritasun horri esker, nabarmen hobetu ahal izango dira gaur egungo sorkuntza-prozesuak

2012/02/28  
Gaur egun, energia eolikoa interes estrategikoko aukera da, epe luzeari begira eskari energetiko handia estali ahal izango duelako. Izan ere, bere lurralde-azalera zabala da (oro har, erraz eskuratzeko modukoa), eta, horrez gain, aukera iraunkorra ere bada ingurumenaren aldetik. Adituen esanetan, energia berriztagarriak mendeko benetako iraultza energetikoa izango dira, hain zuzen ere (eta, euren artean, eolikoa dago).

Testuinguru horretan, energia eolikoa eraldatzeko teknologien garapena bete-betean ari da hedatzen gaur egun. Gero eta handiagoak diren aire-sorgailuetarako palak egiten dira, eta kokaleku berriak bilatzen dira: eraikinak, itsas portuak edo itsasoak. Hedapen hori eolika txikien arloan ere eman da,

2011-2020ko Energia Berriztagarrien Plan onartu berriaren ondoren helburu zehatzak ezarri direlako arlo horretan. Hori dela eta, arlo berri horretako I+G+b-ren bidez (bere egiturazko diseinuaren lerroak, fidagarritasuna eta aerodinamika hobeto bat datoz potentzia txikiko aire-sorgailuen teknologiarekin), diseinu aerodinamikoa sustatu beharko da, palen tamaina etorkizuneko kokalekuaren arabera egokitu beharko da eta materialen zein ekoizpen-prozesuen kostua erabat murriztu beharko dira.

Sektore estrategikoko eskaria estaltzeko egokitzapena
Hori guztiori kontuan hartuta, Valentzian kokatutako eta pultrusio bidez egindako profildun egituren diseinuan, kalkuluan zein ekoizpenean espezializatutako Fibrotec Materiales Compuestos S.L. oinarri teknologikoko enpresak (batez ere, eraikuntzaren sektorerako lan egiten du) jauzi estrategikoa antzeman zuen bere jarduketa-merkatu nagusietan. Jauzi horren ondorioz, I+G+b-ko proiektua gauzatu zuen URJATO SLP enpresaren (ingeniaritza aeronautikoaren eta arkitekturaren arloan lan egiten du) eta GAIKER-IK4 zentroaren laguntzaz, bere teknologia den pultrusioa energia eolikoaren sektoreko produktuen ekoizpenerako erabiltzeko asmoz.

Proiektu horren esparruan, konturatu egin dira teknologia horrek funtsezko betekizunak betetzen dituela, aire-sorgailu txikietarako sekzio etengabeko palak egiteko. Pultrusioak, hain zuzen ere, ekoizpen-metodo aurreratuak, alternatiboak eta ugariak erabiltzeko aukera eskaintzen duenez, hobekuntza handiak lortzen dira ekoizpenaren azkartasunean eta prezioan. Horrez gain, produktuaren errepikakortasuna, uniformetasuna zein kalitatea handitzeko aukera ere ematen du. Hartara, FIBROTEC S.L. enpresak pultrusiorako ezarpen-esparru berria ireki ahal izango du, eta, horri esker, eolika txikiak ingurune berrietan integratu ahal izango dira, eskari-uneetan elektrizitatea sortzeko eta autokontsumitzeko: hirietan, egoitzetan, nekazaritzan zein abeltzaintzan, industrialdeetan eta gasolindegietan.

Era berean, ikerketa horren esparruan, GAIKER-IK4 zentroak sakon aztertu du eraldaketa-tekniken bitartez moldeatzeko moduko produktu lehiakorrak garatu daitezkeen, egiturazko aurreinpregnatuak konprimitzean eta hustean lortutako moldeaketaren osagarri. Izan ere, produktu berritzaileen sorrerarako ideia berriak bilatzen ditu etengabe, funtsezkoak direlako eolika txikien sektorean zeresan handia izango duten diseinu berriak garatzeko.

info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +