euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

GAIKER-IK4k ECOFIRA azokan bere Ingurumen eta Birziklapen I+G+b eskaintza aurkeztuko du

Valentzian otsailaren 16an eta 18an ospatzen den Ingurumen Irtenbideetarako X. Nazioarteko Azokan egongo da.

2011/02/15  
GAIKER-IK4 Zentro Teknologikoak Valentzian otsailaren 16an eta 18an ospatuko den ECOFIRA azokan parte hartuko du, Ingurumen Irtenbideetarako X. Nazioarteko Azokan, hain zuzen. GAIKER-IK4k I+G+b-an ibilbide profesionala du ingurumenaren eremuan. Hala, IK4 Aliantzaren Ingurumen era Birziklapen unitate zientifiko-teknologikoaren buru da zentroa. Aipatutako Aliantza hori 8 Zentro Teknologikok osatzen dute, horien arten Zamudiokoa dago.

GAIKER-IK4 azoka horretan egotearen ondorioz, Zentroaren jarduera eta I+G+b proiektuetan duten esperientzia, Zerbitzu Teknologiko Aurreratuak, Analisiak eta Entseguak, eta Teknologiaren Prestakuntza eta Hedapena aditzera emateko aukera izango dute ingurumenaren eta plastikoen eta konpositeen birziklapenaren eremuan. Horretarako, GAIKERek 24 m2ko standa izango du. Bertan, I+G+b esparruen barruan Ingurumen eta Birziklapen sailean garatutako prototipoak erakutsiko ditu.

Horien artean honako hauek azpimarra daitezke:
• Ehungintzaren eta automobilgintzaren sektorearen hondakinen berrerabilpena eraikitze-sektorerako panel isolatzaileak fabrikatzeko.
• RAEEtatik (Aparatu elektriko eta elektronikoak) eratorritako material plastikoen birziklapena eta berrerabilpena hainbat sektoretarako pieza berriak sortzeko, hala nola automobilgintza sektorerako, tresna elektrikoen sektorerako...
• Automobilgintza sektoretik eratorritako konpositeen birziklapena eta berrerabilpena plastikozko pieza berriak lortzeko: panelak, autoen fokuak...
• Futbol-zelaien belar artifizialetik eratorritako materialen birziklapena, balorizazioa eta berrerabilpena zelai berria sortzeko edo produktu berriak fabrikatzeko.
• Hondakin plastikoen pirolisitik eratorritako olioen lorpena gerora, industrian berrerabiltzeko. Errepideen asfaltatzean pneumatiko birziklatuen erabilpena.
• Eraispenetatik eratorritako hondakinen erabilpena (zementua, adreiluak, zura, harria) eraikuntzan erabiltzen diren apaingarriak fabrikatzeko.
• Instalazio elektrikoetatik edo ontzietatik eratorritako hondakinak panel apaingarriak fabrikatzeko.

ECOFIRAren (Ingurumen Irtenbideetarako Nazioarteko Azoka) hamargarren edizioa da 100 erakustoki eta 10.000 bisitari profesional baino gehiagoren parte-hartzearekin.

 

info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +