euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

GAIKER-IK4k irtenbideak bilatzen ditu Mendebaldeko Afrikan dauden hondakinei

Zentro Teknologikoak ebaluatuko ditu Ghanan, Boli Kostan, Nigerian eta Senegalen abian jarriko diren birziklapen eta berrerabilera praktikak

2010/08/02  
Baliabide ugari ditu Afrikak, eta gizarte zibilak gero eta garrantzia handiagoa du kontinente osoan. Aldaketa politikoak eta erakundeetakoak pixkanaka gertatzen badira ere- dira bere arazoetako askoren irtenbideak, horien artean, hondakin gehiegi metatzea, gero eta arazo gehiago ematen dituen arloa eta, aldiz, kudeaketa-politikak ez dituena.

Testuinguru horretan kokatzen dugu IWWA (Integrated Waste Management in Western Africa) I+G+b proiektua -2010ean martxan jarria, eta 2 urte iraungo dituena- eta horrek Mendebaldeko Afrikan hondakinen kudeaketarako sistema bateratuak hobetzen lagunduko du.

GAIKERREN betekizuna orain, hondakinen birziklapen eta balorizazioan aditu gisa parte hartuko duena, aipaturiko herrialdeetan berrerabilera eta birziklapen praktiken ebaluaziorako beharrezkoak diren adierazleen diseinuan egiten du lan funtsean. Era berean, Europan eta OECDkoak ez diren herrialdeetan hondakin solidoen tratamendu eta kudeaketarako praktika onenak aukeratzen ere hartzen dugu parte eta, azkenik, helburu diren herrialdeetan kudeaketa kudeatzeko sistema bateratua inplementatzeko jarraibideak garatzen ere.

Europako Batzordeak VII Esparru Programan finantzatuta, eta garatzeko bidean daude herrialdeetan ekintza berritzaileak sustatzeari zuzenduta, haien helburua, izan ere, agintariak eta hondakin solidoen kudeaketaren diseinuan, hondakin elektriko-elektroniko edo plastikoaren eratorriak diren hondakinen kudeaketa, esaterako, esku hartzen duten gainerakoen (enpresa pribatuak, GKEak, klase politikoa eta gizartea, oro har) kudeaketa-politikak nazioko mailan zein eskualdekoan sustatzea da. Politika horiek planteatzeko orduan, Europako eta Afrikako adituen laguntza jasoko da, eta Ghanan, Bolik Kostan, Nigerian eta Senegalen oinarrituko dira gehienbat, hondakinen kudeaketa arloan adierazgarriak diren kontinenteko mendebaldean dauden herrialde adierazgarriak.

Kontinenteari egokitutako irtenbideak
 
TTZ Bremerhaven alemaniar Zentro Teknologikoaren zuzendaritzapean, IWWA proiektuan beste 19 erakundek eta antolakuntzan hartu dute parte, horietako askok Afrikan eskarmentu handia dutenak, Nigeriako Environmental Law Research Institute, Enda Tiers Monde GKE, Nazio Batuetako Unibertsitatea edo GAIKER-IK4 bera, besteak beste. Denon arteko eskarmentuari esker, aztertutako herrialdeen egungo egoera ebaluatu ahal izango da eta haietan dauden arazo nagusiak identifikatu ahal izango dira (teknologikoak, soziologikoak, antolaketakoak, etab.). Era berean, ikerketaren esparruan dagoeneko Europan eta OECDan (Elkarlanerako eta Garapen Ekonomikorako Erakundea) existitzen diren kudeaketarako praktika eta sistema onenak ere aukeratuko dira. Lortutako emaitzen arabera, haientzat egokienak diren irtenbide teknologikoak eta antolakuntzakoak ematen dituzten bitartean, tresnak garatuko ditu partzuergoak eta, horrela, etorkizunean hondakinen kudeaketa-sistema hobeak, iraunkorragoak eta merkeagoak inplementatzeko esparru politikoa sortzeko oinarriak zehaztuko dira.
 
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +