Materialek suaren aurrean duten portaerari buruzko jardunaldia
Datorren maiatzaren 31n “En la línea de fuego: experiencias sobre el comportamiento al fuego de los materiales” (Su-lerroan: materialek suaren aurrean duten jokabideari buruzko esperientziak) izeneko jardunaldia egingo dugu GAIKER-IK4 enpresan, eta bertan, suaren kontrako materialen esparruan egindako azken aurrerapenak azaltzen saiatuko gara.
2012/05/08
Suaren aurrean babestea ezinbesteko baldintza da industria-sektore askotan, segurtasunari dagokionez. Datorren maiatzaren 31n “En la línea de fuego: experiencias sobre el comportamiento al fuego de los materiales” (Su-lerroan: materialek suaren aurrean duten jokabideari buruzko esperientziak) izeneko jardunaldia egingo dugu GAIKER-IK4 enpresan, eta bertan, suaren kontrako materialen esparruan egindako azken aurrerapenak azaltzen saiatuko gara.
Eraikuntza, altzari, garraio, automobilgintza eta bestelako sektoreetako enpresei zuzenduta dago, eta ekitaldi horren helburuen artean, material berrien puntako garapenen berri |
|
ematea eta horiekin zerikusia duten indarreko legediak ezagutaraztea daude.
Jardunaldia astebetekoa izango da, eta Cromogenia Units S.L., Kide S. Coop., Quide, S.A. eta GAIKER-IK4 enpresetako ordezkariek egingo dituzte txostenak.