euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Europan | Jatorri berriztagarriko eta suarekiko jokaera oneko material plastikoen belaunaldi berria sortzen ari gara

Fire Resist europar proiektuak gaur egungo plastikoak baino material iraunkorragoak eta suarekiko portaera hobekoak sortzea du xede. Garraioaren sektorea du helburu, eta 8 miloi euro inguruko aurrekontua du.

2012/09/27  
Material plastikoen sektoreak aplikazio berri ugari ekar diezazkioke Europako industria-sektore askori, hala nola automobilgintzari, elektrizitatearen eta elektronikaren sektoreari, eraikuntzari eta elikagaien eta edarien sektoreari. APMEk (Association Plastics Manufacturers Europe) emandako datuen arabera, beste material batzuk erabili beharrean plastikoak erabilita, urtean 100 miloi tona hondakin gutxiago sortzen dira Europar Batasun osoan, eta energiaren kontsumoa eta CO2-ren isurketa % 46 handitzea saihesten da.  Plastikoak, beraz, badu oso kontuan hartu beharreko alderdi jasangarri bat.

Material polimeroek pisu txikia eta korrosioarekiko eta nekearekiko erresistentzia handia dutenez, ezin hobeak dira, esaterako,

garraiorako egitura jasangarriagoak eta erregaia eraginkorrago erabiltzeko aukera dakartenak egiteko. Hala ere, suarekiko errendimendu eskasa dela eta, garraioaren sektorean ez da askorik hedatu.

Testuinguru horretan kokatzen da Fire Resist europar proiektuaren ikerketa (Developing Novel Fire Resistant High Performance Composites). GAIKER-IK4-k ikerketa horretan parte hartzen du, itsasontzi-, tren- eta aeronautika-garraioaren sektoreetarako honelako konposite berriak sortzeko: matrize polimerikokoak, arinak, errendimendu handikoak, jasangarriak, kostu eraginkorreekoak, eta, gainera, suarekiko portaeran aurrerapauso bat dakartenak.

7,8 milioi euroko aurrekontu orokorra du proiektuak, eta Europar Batasuneko VII. Esparru Programak finantzatzen du. Newcastleko unibertsitatea (Britainia Handia) da I+G+B-ko proiektu horren buru, eta 9 herrialdetako 18 enpresa europarrek osatutako partzuergo bati dagokio ikerlana. Enpresa horien artean, badira oso ahalmen handiko konpainiak, hala nola EADS –Airbus fabrikatzen duen enpresa–, Bombardier Transportation eta Germanischer Lloyd. Fire Resist proiektuaren ikerketa 2011n abiatu zen, eta aurreikusten da lau urte iraungo duela. Bost eremu handitan banatuta dago, eta garraiorako lau material garatu behar ditu proiektua bukatu aurretik.

GAIKER-IK4-ko erretxina furanikoen eremua koordinatzen dugu:  karbonizazio handiko matrize polimerikoa duten sistemak dira, iturri naturaletatik hartuak (zehazki, azukre-kanaberaren patsetik). Iturri natural eta berriztagarrietatik datozen lehengaietatik eko-konpositeak egitea (zenbait urte daramatzagu horretan lanean) aurrerapen handia da konposite-materialen arloan, horiek erabilita gutxitu egin baitaiteke petroliotik eratorritako lehengaiekiko mendekotasunak sortzen duen ziurgabetasuna. Proiektu honetan, erretxina furanikoak gehigarri gisa ari gara gehitzen, sua izanez gero materiala ahalik eta gehien ikazteko aukera ematen duten konposatuekin, plastikoaren azken propietateak aldatu gabe eta fabrikan eraldatzeko prozesuetan eragin gabe.
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +