euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Idazten du...

Toti Martínez de Lezea

2012/12/18  
ZIENTZIA ETA LITERATURA
 
Bistakoa da zientziak literaturari egindako ekarpena; izan ere, idazleek beren lanetan islatu izan dituzte garai bakoitzeko ezagutza eta aurrerapen teknologiko, mediko eta industrialak beren eleberrietako istorioetan eta haietako pertsonaien bizimoduan. Idatziko ote zukeen Jules Vernek Hogei mila legoa itsaspeko bidaian ez balitz egon, Alexandro handiaren garaitik, itsaspean nola nabigatu ikertu duten hainbat zientzialari ameslari? Mary Shelleyren Frankenstein edo Prometeo modernoari buruz ere gauza bera esan genezake. Bizia suntsitzeko eta sortzeko gizakiak duen ausardia ikusten da liburu horretan. Hor dugu, bestalde, Michael Crichtonen Jurassic park ere, genetikaren alorreko zientziaren hastapenetan oinarritua. Orrialde asko beteko genituzke adibideekin.
 
Dena dela, literaturak zientziari ere egin izan dio ideia-ekarpenik. Aurkituko ote zuketen Troia hiria Schlimannek eta haren taldeak Homeroren Iliadagatik ez balitz. H.G. Wellsen Gizon
ikusezinak sustatu ote zuen, nolabait, materiaren azterketa? Gizakiak kontrolatzeko genetika eta klonazioa erabiltzen diren etorkizuneko gizarte baten iragarpena ote Aldous Huxleyren Mundu zoriontsua?

Zientzia eta literatura elkarren aurkari direla usteko du zenbaitek (adimena versus emozioak, arrazoia eta esperimentazioa versus fikzioa), baina ezezkoan nago. Zientziaren adar ugarietatik elikatu izan dira idazleak, baina, zenbaitetan, zientziak ere jan du literaturatik, eta eremu birjin bat (irudimena) partekatzen dute biek. Irudimenik gabe, segurua dute porrota proiekturik ausartenek ere.
 
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +