euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links

Guillermo Dorronsoro | IK4 Research Allianceko Presidenteorde Exekutiboa eta Euskadiko Informatikako Zuzendari Orokorra

"IK4 funtsezko proiektua da herri honetako etorkizunerako" | urria 2010

2010/10/01  
Errenazimentuko espiritua duen gizona da Guillermo Dorronsoro. Ikasteko, jakiteko, egiteko eta mugitzeko nahia duena. Industria Ingeniaritzako Doktorea da Bilboko Industria Ingeniaritza eta Telekomunikazioko Goi Eskola Teknikoarengatik, Lur raldearen Antolamenduan eta Hirigintzan Masterra eta Berrikuntzak o Ikasketa Aurreratuentzako Altuna Fundazioaren Ikasle kidea da.

45 urte dituela, bere ibilbide profesionala ikaragarria da bere bizkortasunarengatik. IK4 Research Allianceren gaur egungo Presidenteordea -GAIKER ere bertan dago - eta Euskadiko Informatikako Zuzendari Orokorra - 450 langiledun enpresa – Socintec eta Accenturen eman zion hasiera bere ibilbideari, aholkularitza estrategikoaren esparruan. Ondoren, Iberdrola, Millennium Energy, Labein eta Innobasque erakundeetan, besteak beste, posizio exekutiboak bete zituen. Baina bi semeren aita ere den Guillermo Dorronsororen alderdi deigarriena bere karisma eta tratu atsegin eta xumea da. Ave rarisa.  

..........................................................................................................................................................................................
Zer egiten duzu besteok lo gauden bitartean?
Lo egin, beste guztiek bezala. Loak hartzen saiatzen naiz eta familiarentzat, lagunentzat eta geuretzat behar dugun denborak bateratzen ere saiatzen naiz. Oreka hori galduz gero, garrantzitsuena galtzen duzula uste dut eta irabazten duzunak merezi ez duela. Guztioi gertatzen zaigu, badira hori lortu dudala uste dudala bizi ditudan boladak eta beste batzuetan hori lortu ez dudala pentsatzen dudan boladak ere. horretan ere ez naiz ezberdina.

Aliantzaren lehenengo garaietan IK4rekin zeunden, zer ekartzea espero duzu oraingoan?
IK4k eta bere profesionalek asko eman didate, nik eman diedana baino gehiago. Agian horregatik ez dut inoiz ere ez joan naizenaren sentsazioa eduki, beti eraman baitut nirekin. Urte hauetan, Innobasquen, hausnarketak eta proiektuak partekatu ditut Aliantzaren kideekin, eta gure Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Sistemak egunez egun hobetzeko konpromisoa ere bai, IK4ren ezaugarri nagusienetariko bat dena. Helburu horiekin espero dut lanean jarraitzea, proiektu hori sendotzeko, gure Herrialdearen etorkizunerako funtsezkoa baita.

Aldaketarik sumatu al duzu?
Gauza batzuk berdin jarraitzen dute (zorionez): profesional bikainak eta pertsona are hobeak. Beste gauza batzuetan, aurrera egin du Aliantzak: Plan Estrategiko berria oinarrizko aurrerapausoa iruditzen zait, beste Zentro bat dago IK4n sartzeko fasean, Zentroak gero eta espezializatuagoak dira, bai proiektuetan, bai bezeroetan, bai Europan... IK4k hoberantz egin du.

Zure ustez zein dira gure proiektuaren arrakastaren gakoak?
Bat funtsezkoa iruditzen zait: partaide izatearen esanahia. GAIKERen eta Aliantzaren kide diren gainerako Zentroetan lan egiten duzuen profesionalek IK4 zuen proiektua dela sentitzen duzuenean, orain bezala zuena dela eta GAIKERen partaide zaretela sentitzen duzuenean, orduan lortuko da oinarrizko helburua. Denborarekin eta lana ongi eginez lortzen da hori: ez da etaparik saltatu behar.

Zein uste duzu izango dela IK4ren eta Tecnaliaren etorkizuna luzaroan?
Gure organo zuzentzaileek osatzen duten enpresek eta erakundeek erabakiko dugun bidetik joango da gure etorkizuna, IK4n lan egiten dugun eta Tecnalian lan egiten duten profesionalek eraikiko duten bidetik. Tecnaliarekin erronka komunak eta partekatutako proiektuak ditugu, nahiz eta beste eremu batzuetan lehiakideak ditugun edo modelo ezberdinak ditugun. Nik, per tsonalki, nahiago dut besteekin edo beste proiektuekin komunean dudanari erreparatzea haiengandik urruntzen nauten gauzei baino. Beste batzuk nahiago dute desberdintzen gaituzten gauzei erreparatzea, eta oreka bi ikuspuntu horien arteko baturan dagoela uste dut.

Zein da zure ustez euskal gizarteak berrikuntza arloan oraindik konpondu ez duen arazoa?
Asko ditugu, bide luzea dugu ibiltzeko, baina asko ibili gara dagoeneko. Gizartearen eta Zientzia eta Teknologia Sistemaren ar teko komunikazio eraginkorragoa lortzeko egin behar dugu lan, bokazio teknikoak sustatu behar ditugu, diru-laguntzen kulturaren ordez balioaren kultura erabili behar dugu, gobernantzan, heziketak bizitza osoa iraun dezan... Baloreak ere funtsezkoak dira: sormena, arriskuak norberaren gain hartzea. Eta gure sustraien eta globalizatu gaituen ekonomia honetan hegan egiteko behar ditugun hegoen artean oreka aurkitu behar dugu. Innobasque edo Iñaki Goenaga, Zentro Teknologikoen Fundazioa bezalako proiektuek ezinbestekoak izaten jarraitzen dute. Asko arriskatzen dugu eraldatzen honekin. Hori dela eta, IK4n eurekin batera eraginkortasunez lanean ari gara.
 
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +