Enpresa guztiek, haien neurria eta sektorea edonolakoa dela ere, ingurumen-inpaktua eragiten dute beren kudeaketa-jardueraren eraginez. Ingurumen-inpaktu hori murriztu egin daiteke, eta ekonomikoki aurreztu. Bulego jasangarriagoa lortzeko ardatzetako bat paper gutxiago erabiltzea da; papera da, zalantzarik gabe, gehien erabiltzen den lehengaia, eta, beraz, alderdi hori bereziki zaindu behar da.
Paperaren erabilera jasangarriari garrantzi handia eman diogu GAIKER-IK4n, eta, paperik gabeko bulegoa lortzeko helburua dela eta, hainbat neurri hartu ditugu azken urteotan, oraindik urrun dagoen erronka horri aurre egiteko. |
|