euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

GAIKER-IK4k I+G+b-ri dagokion eskaintza aurkeztuko du CONSTRUMATen

Datorren maiatzaren 16-21 bitartean, Eraikuntzaren feriaren 17. ediziora joango gara

2011/05/02  Maiatzean, Construmaten, Eraikuntzaren Nazioarteko Erakusketaren, hamazazpigarren ekitaldian izan ginen. Erakusketa Bartzelonan egin zen, maiatzaren 16tik 21era. Ekitaldi horretarako, eraikuntza-sektorerako dugun eskaintza teknologikoa aurkeztea genuen helburu. I+G-ko proiektuetan, gai hauei buruzko garapenak aurkeztu genituen: material polimerikoak, konpositeak, ekomaterialak, fase-aldaketako materialak, material adimendunak, jasangarriak eta abar. Halaber, zerbitzu hauen berri eman genuen: materialen eta suarekiko erreakzioen saiakuntzak, sektoreari aplikatzen ahal zaizkion material polimerikoei buruzko ikerketa-lerroak eta uren eta lurren tratamenduarekin eta bizi-zikloen analisiekin erlazionatutako ingurumen-eskaintza.

Construmat erakusketa erreferentea da Europan, nazioartera begira dago, eta profesionalentzako da. Hainbat sektoreri zuzenduta dago, besteak beste, eraikuntza jasangarriko sektorea, makineriaren sektorea edo ekipoen eta instalazioen sektorea.

info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +