euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Automobilgintzako I+G+b-rako AICko instalazio berriak

2011n, 2 milioi euro inbertitu genituen automobilgintzan, eta, euretatik, laurdena AIC-Automotive Intelligence Centerreko instalazio berriak egiteko erabili zen, zentroak sektorearentzako balioa sortzen du-eta

2012/02/28  
Automobilgintzak %17ko kuota dauka Euskadiko BPGn, eta, horrez gain, zeresan nabaria ere badu euskal ekonomian. Hori dela eta, I+G+b-ko inbertsio handi-handiko sektorea da. Izan ere, gure 5. Plan Estrategikoan (2009-2012), argi eta garbi geratu zen automobilgintzaren merkatua etorkizun handieneko merkatuetakoa zela, enpresei teknologia transferitzeko orduan.
 
Apustu horren ondorioz, orain dela gutxi sektorerako teknologia berritzaileak garatzeko laborategi berria jarri da abian. 120 metro koadroko instalazioak Bizkaiko Amorebietako AIC-Automotive Intelligence Centerren daude kokatuta, eta, horri esker, automobilgintzarako pintura eta akabera funtzional zein estetiko berriak jorratu eta garatu ahal izango ditugu.
 
Hona hemen, zehatz-mehatz, zertarako erabiliko den laborategi berria:
   • Ibilgailuen kanpoko alderako prestazio handiko estaldura berrien ikerkuntza (azken belaunaldiko pintura).
   • Automobilgintzarako osagai polimeriko estetikoak ekoizteko prozesuen hobekuntza (barrualdea, karrozeria...).
   • Estalduretarako bigarren belaunaldiko nanopartikulen aplikazioa.

Horrez gain, instalazioetako airearen kalitatea hobetzeko lan egin dugu, ekipamendu berriak ingurumenaren eta kalitatearen arloan ikerketetarako bete beharreko bermeen arabera lekuratu ahal izateko. Bestetik, behar besteko segurtasun-neurriak ere hartu ditugu, laneko segurtasuna bermatzeko.

Ekipamenduari dagokionez, honako hauxe dago instalazioetan: garatutako estalduren aplikazio eta saiakuntzarako kabina, materialen portaera aztertzeko ekipoak, estaldurak lehortzeko labea... Landuko diren aplikazioen artean, automobilgintzarako estaldura estetiko eta funtzionalen garapena nabarmentzen da: marraduren aurkako lakak, autobirsortzaileak, zenbait eratako estaldurak...

Automobilgintzaren sektorea
Automobilgintzak ia-ia mendebete darama autoak egiten. Epealdi horretan, aurrerapen handiak egin ditu bere ekoizpen-moduetan, hainbat berrikuntza ezarri dituelako: serieko ekoizpena, fidagarritasun mekanikoa, materialen eta motorren hobekuntza, igorpenen murrizketa, segurtasun aktibo zein pasiboaren arloko garapenak, erosotasuna, komunikazioko prestazioak, lekurapena... Horrez gain, sektore estrategikoa ere bada Espainiako ekonomiarentzat, autoak ekoizten dituzten 10 enpresa daudelako bertan, baita jarduera horrekin lotutako hainbat industria laguntzaile eta osagarrien industria ere. PBGn duen kuota %5ekoa da gutxi gorabehera, eta, eraikuntzarekin zein turismoarekin batera, ekonomiako sektore nagusietakoa da. Gainera, kanporako salmenten laurdena sortzen du ia-ia. Guztira, sektoreko enplegu zuzena eta zeharkakoa biztanle aktiboen %9koa dira. Euskadin, hain zuzen ere, automobilgintzak %17ko kuota dauka BPGn.
 
GAIKER FUNDAZIOAK dirulanguntza nominatibo bat jaso du Zientzia eta Berrikuntza Ministerioarengandik Estatuko Aurrekontu Jeneralen kontura ekipamendu eta instalakuntzen hobekuntzarako.
 
2011-2012: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak kofinantzaturiko inbertsioa. Automozio Sektorerako Abangoardiazko Teknologien Garapenerako Proiektua. Ref: NOM2011/GAIKER/39. Onartutako zenbatekoa: 2.000.000€.

Ministerio de Ciencia e InnovaciónUE
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +