euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Elikadurarako eta kosmetikarako osagai funtzionaletako adituak bildu ditu GAIKER-IK4-k

Osasuna eta ongizatea hobetzeko osagai horien egungo eta geroko egoera aztertzeko, jardunaldi bat antolatu du gure zentro teknologikoak, gure instalazioetan, martxoaren 7rako.

2013/02/05  Osagai funtzionalak dira organismoaren funtzio batean edo gehiagotan eragin onuragarriak izateko gai direnak, osasun-egoeraz edo ongizatea hobetuz, edo gaixotasun-arriskua murriztuz. GAIKER-IK4-k “Osagai funtzionalak elikagai eta kosmetikoen sektorean: status quoa eta etorkizunerako estrategiak” jardunaldia antolatu du. izan ere, gero eta garrantzitsuagoak dira osagai horiek industriarako, produktu berriak garatzeko aukera ematen baitute (esnekiak edo beste elikagai batzuk, propietate berrien jabe guztiak ere: animaliak elikatzeko pentsuak, kremak, etab.), bai elikadura-sektorerako, bai kosmetikarako.

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) adituak eta zenbait enpresa ezagunetakoak (Leti Laborategia, CAPSA  (Central Lechera Asturiana), Evic Hispania, Shirota Functional Foods eta Provital) jardungo dira hizlari jardunaldian, martxoaren 7an, guztiak ere osagai funtzionalen egungo egoera aztertzen.. I+G+Bko arloa, berriz, Murtziako Unibertsitateko López Nicolás doktoreak eta GAIKER-IK4k berak (bioteknologiaren arloko zentro teknologiko aditua eta arlo horretako proiektuak garatzen esperientzia handikoa) landuko dute.

Elikagaien, kosmetikoen, bioteknologiaren eta farmaziaren sektoreko enpresa eta profesionalentzako jardunaldi hauen helburua da, besteak beste, elikagaiei nahiz kosmetikoei buruz indarrean dagoen araudia/legedia berrikustea. Horrez gainera, osagai funtzionalak garatzeko eta ebaluatzeko I+G+Ban egin diren aurrerapenak aurkeztuko dira, eta aurrerapen horiek erabiltzen dituzten produktuak. Lantzen ari diren osagai funtzionalen garapen-estrategiak ere aurkeztuko dituzte jardunaldi honetan parte hartuko duten enpresek. GAIKER-IK4k espero du, halaber, osagai funtzionalekin formulatutako produktuen etorkizunari buruzko eztabaida irekia sortzea, orain arte landutako I+G+Baren emaitzak nahiz araudi berriak izan ditzakeen eraginak kontuan izanik.

info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +