euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links

Mauri Lazkano | SPRI elkarteko Zuzendari Nagusia

“Euskal enpresa guztiei erabateko laguntza eskaintzen diegu bere fase guztietan” | uztaila 2007

2007/07/01  

Mauri Lazkano jauna, 2005. urtetik, SPRI Elkarteko Zuzendari Nagusia da  (Industria Sustapen eta Bilaketarako Elkartea). Hura Eusko Jaurlaritzak sortu zuen 1981. urtean, euskal industria sareari laguntzeko eta zerbitzua eskaintzeko helburuarekin. Elkarte hori Euskal teknologia parkeak, Lankidetzako Ikerketa Zentroak (CIC), Euskal Herriko Arrisku Kapitaleko Elkartea eta SPRILUR elkartearen bidez, Euskadin existitzen diren hogeita hamar industria sail kudeatzen dituzten elkarteen akzio gehienak dituena da.

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da, eta bere ibilbide profesionala berrikuntzarekin estu lotuta izan da, eta horregatik teknologia zentroak gertutik ezagutzen ditu. SPRI elkartearen zuzendaritza hartu aurretik, Mauri Lazkano Zientzia eta Teknologia Parkeen Europako Elkarteren (IASP) presidentea,  Euskal Herriko Teknologia Parkeen Sararen presidentea, Teknologia eta Zientzia Parkeetako Espainiako 1. Elkartearen zuzendariordea eta Bizkaiko Teknologia Parkeko Zuzendari Nagusia izan zen. 
 
......................................................................................................................................................................................
Teknologia parkeen inguruan hainbesteko esperientzia izanik, zure ustez, zer nolako zeregina izan dute horiek Euskadiko berrikuntzaren sustapenean?
Gaur egun eskura ditugun datuek argi islatzen dute Teknologia Parkeen Sareko jarduerak eragin handia izan duela Euskadiko Barne Produktuan (BPG). Eragin hori, dagoeneko %3,4ra iritsi da eta enplegu guztiaren %3a adierazten du. Datu horiek oinarri hartuta, inork ez du zalantzan jartzen Euskal Teknologia Parkeetan garatzen den jarduera gure ekonomikako pieza garrantzitsu bat direla. Ez dugu ahaztu behar Bizkaiko Teknologia Parkea 1985. urtean sortu zela eta Estatuko teknologia parkeen aitzindaria izan zela. Azpimarratu behar da parkeek sortzen duten lan espezializazio maila altua, bertan, bi langiletatik bat unibertsitate tituluduna da eta lautik batek I+G arloko lanetan bakarrik egiten duelako lan. Izan ere, Parketako enpresek 319 milioi inbertitu zituzten I+G arloan, hau da, ikerketaren fakturazioaren %12a. Eta datu horrek esan nahi du, halaber, Parkeek Euskadiko I+G arloko gastu guztiaren %35a eta enpresaren gastuaren %50 inguru sortzen dutela.

Eta, nola baloratzen duzu Teknologia Zentroetako zeregin espezifikoa berrikuntzaren sustapenean, eta euskal teknologia parke desberdinetan agertzea?
Argitaratu berri den azterketa baten arabera, azken 10 urtetan, Teknologia Zentroek 914 milioi euro ekarri diote EAEko BPG indizeari, 3,471 lanpostu mantentzen duten zuzeneko eta zeharkako lanaren artean eta oinarri teknologikoko 100 enpresa baino gehiago sortzearen alde egin dute. Horretaz gain, zentro horiek euren prestakuntza amaitzen eta ondoren enpresa sarearen barne sartzen diren profesionalen hazi nabarmena dira. Hau mekanismo aparta da Teknologia Transferitzeko: pertsonen bidezko Transferentzia. Euskadiko Teknologia Zentroek teknologiaren berrikuntza eta garapena sustatzen duten garatzen duten jardueren bidez. Halaber, Euskadirako aberastasun ugari sortzen dituzte, burutzen duten inbertsioen, sortzen duten lanaren eta sortzen dituzten inguru fiskalen ikuspegiaren arabera. Parketatik teknologia hedatzeko guren jardueraren alde egiten jarraitzen dugu, eta esperientziak eta ezagutza elkar trukatzeko prest gauden topagune bilakatu gara.

Maiatzaren 14an, SPRI elkarteak Industria, Merkataritza eta Turismo Sailarekin, Diputazioekin, Confebask, Eusko Ganberak eta Garapen-eko ordezkariekin hitzarmen bat sinatu zuen InnovaNet Sarea abian jartzeko. Zure ustez, zein izango litzateke EAEKO berrikuntzaren alde lan egiten duten erakunde eta agente guztiak barne hartzen dituen ekimen berri honen funtsezko helburua?
Bere helburua Euskadiko berrikuntzaren sustapeneko esparruan jarduten duten agenteen arteko foroa izatea da, hura Euskadiko enpresa sare guztira hedatzeko, eta era horretan, ekimenen kapilaritatea bermatzeko. Oraingoz, lurraldeko eta tokiko ehun agente baino gehiago proiektu honi atxiki zaizkio. Euskadiko erakunde nagusiak buruzagi diren eta sareari atxikitako tokiko izaera duten agenteek barne hartutako ekimen bat da. Sare honetan berrikuntzaren inguruko gogoetak, esperientziak eta ezagutza murgilduko dira, enpresa guztiak sentsibilizatu, informatu eta prestatu ahal izateko, berrikuntza hazteko eta merkatu globalizatuetan eta irekietan lehiatu ahal izateko giltzarri sistematiko moduan euren gain hartu ahal izateko.

Nahiz eta SPRI elkarteak 10 urte eman euskal enpresak nazioarteko bilakatzeko alde apustua eginez eta lagunduz, 2004. urtean  “Euskarri BBP (Basque Business Platform)” izenekoak abian jarri zirenetik, estrategia hau indartu da. Nola baloratzen dituzte enpresa plataforma hauen lehenengo emaitzak?
SPRI elkarteko Kanpo Sarea 26 herrialdetan dago, eta bere  helburua euskal enpresari erabateko erantzuna ematea da nazioarteko esparruan: informazioa eta aholkularitza, banatzaileak, merkaturatzeko langileak eta agenteak bilatzea, finantzazioa eta inbertsiorako laguntzak, produkzio ezarpenak, kokapen egokienei buruzko konparazio azterlanak egin ondoren. Horrela, nazioarteko bilakatzeko prozesua sustatu nahi da, euskal enpresari laguntzeko, baita enpresa lankidetza sustatzea ere, euskal enpresen neurri mugak konpentsatzeko. 2006. urtean, SPRI Sare herri gehiagoetara iritsi da, besteak beste: Erdialdeko Amerika (Costa Rica), Errusia, Portugal, Italia eta Poloniako Euskarria. Eta 2007. urtean, SPRI elkarteak beste herrialde gehiagora iristeko helburua du, esaterako: Algeria, Benelux, Arabiar Emirerriak, Herrialde Baltikoak, Herrialde Nordikoak, Asia eta Amerika. Euskarrien helburua atzerrian kokatzen den euskal enpresetako lehenengo plataforma izatea da, lehen urratsa, alegia. Bertan, bulego bat eta gutxieneko azpiegitura bat dute euren eskura. Esperientzia oso positiboa izan da, eta kanpoaldeko sarearen osgarri egokia da.

Beste autonomia erkidegoekin konparatzen bagara, zure ustez zein lekuan egongo lirateke euskal enpresak nazioarteko bilakatzeari dagokionez? Zeintzuk dira aurre egin behar dieten eragozpen nagusienak?
Euskadi herrialde txikia da, 2,5 milioi lagun dituena. Datuen arabera, gure enpresak atzerrian gero eta hedatuagoak daude eta horregatik sortu dugu SPRI elkartean orain aipatu dugun sarea. Une hauetan, euskal 70 eta 75 talde garrantzitsu atzerrian ezartzen ari dira. Aurre egin beharreko eragozpenen artean, zalantzarik gabe, gure enpresen dimentsioa da. Horregatik, orain ekin egin diogun Lehiakortasun Planak enpresak nazioarteko bilakatzearen ez ezik, euren dimentsioa handitzearen alde ere egiten du, existitzen diren formulen bidez. Horri dagokionez, 2006. urtean, euskal enpresek gure esku utzi dute 200 proiekturen exekuzioa, hau da, 2005. urtean baino %20 gehiago. (167 proiektu).
 
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +