euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Gure elkarrizketatua

Izaskun Artetxe | BFAko Berrikuntza eta Sustapen Ekonomia Sailburua

"Ezin dugu berrikuntza teknologikoa pertsonei protagonismoa eman gabe" | urtarrila 2008

  
Izaskun Artetxe Garcia, 47 urte, Bilbon jaioa eta  Ekonomia  eta  Enpresa  Zientzietan lizentziatua  EHU-UPVn.  Bere  jarduera profesionala ekonomista gisa garatu da Bizkaiko Foru Aldundian. Bertan, 1984. urtean hasi zen, Berrikuntza eta Ekonomia Sustapeneko Departamentuan, Bizkaiko enpresen lehiakortasuna sustatzearekin lotutako erantzukizun desberdinak garatuz.
 
2003.  urtean,  Diputatu  Nagusiko Bulegoaren Idazkari Tekniko Ekonomiko bilakatu  zen,  eta  lanpostu  horretatik, Bizkairako izaera estrategikoko proiektuen garapenean parte hartzen du. 
 
 
 
 
 
 
......................................................................................................................................................................................
Zuk  esan  duzu  zuzentzen  duzun Departamentuaren erronka Bizkaia Europan buruzagi bilakatzea dela, berrikuntzari  dagokionez.  Zein baliabidez baliatuko zara helburu hori lortzeko?
2007-2011. legealdian, zuzentzen dudan Berrikuntza eta Ekonomia Sustapeneko Departamentuak  bere  jarduera  bost ardatzetan  garatuko  du:  pertsonak, berrikuntza,  ekonomia  sustapenari laguntzeko azpiegiturak, nazioartekotzea eta  dimentsio  optimoaren  kokapen estrategikoa.  Ardatz  estrategiko  horiek aukera  berdintasunean,  enpesen erantzukizun sozialean eta erakundeen arteko lankidetzan eta laguntza publiko pribatuan oinarrituko dira.

Egun garatzen ari garen programekin batera, enpresa eta pertsona ekintzaileek garatutako proiektu berritzaileei laguntzeko, berrikuntza  sustatzeko  politika  berriak garatuko  ditugu,  sinergiak  sortzeko, pertsonen  lana  sarean  sustatzeko, eragineko gaitasun handiago hedatu ahal izateko  enpresa  guztietan  eta  Bizkaiko gizartean.

Aurretik  esan  dudan  bezala, Departamentutik eta horri atxikitako foru elkarte publikoetatik arreta berezia emango diegu erakundeen arteko lankidetzari eta laguntza publiko pribatuari, tresna berriak garatzeko, uste baitugu Bizkaia Europako buruzagien artean kokatzeko bide bakarra dela, berrikuntzaren esparruan.

Nola  sustatuko  duzue  berrikuntza enpresetan? Zure ustez herrialdeko enpresa  kultura  aldatu  beharko litzateke?
Lehenik eta behin, azpimarratu nahi dut Bizkaiko enpresek eta euskal enpresek, oro har, oso lan garrantzitsua garatu dutela berrikuntza esparruan eta lehiakor bilakatu direla, nire ustez, laurogei urteko krisia larria modu zoragarrian gaindituz, baita ondoren, laurogeita hamar urtetan emandakoa ere.

Baina oso positiboak izandako emaitza horiekin ezin dugu ahaztu gure egungo ongizatea  eusten  duen gizarte eta ekonomiaren eredua sakonki eraldatzen ari dela. Zientzia eta teknologia, berrikuntzarekin batera, gure ekonomiaren funtsezko pieza bilakatu behar dira eta Berrikuntza eta  Ekonomia  Sustapeneko  Departamentutik gaur egungo gizartea eta ekonomia zuzentzen dituen  egitura-aldaketsakonari hel-tzeko erronka geure gain hartu dugu.

Lan  egingo  dugu berrikuntza produktuetara eta zerbitzuetara ez ezik, prozesuetara,  kudeaketara, gobernatza erei eta pertsonengana beraiengana ere iristeko. Halaber, gizarte  balio  berriak premiazkoak  direnez,  ezinbestekoa  da Bizkaiko enpresek gizartean duten zeregina berriz  definitzea,  Enpresetako  Gizarte Erantzukizunaren garapenaren buruzagi bilakatuz.

Zure  ustez,  zein  izango  litzateke Teknologia  Zentroen  zeregina buruzagitza helmuga duen ibilbide honetan?
Nire ustez, teknologia zentroen zeregina funtsezkoa da lortu nahi ditugun berrikuntza maila  altuetara  iristeko.  Bizkaiko  Foru Aldundiak, duela 25 urte, horri dagokion apustu garrantzitsu bat egin zuen, Gaiker eta Robotiker sortuz eta harreman estua mantentzen du Bizkaiko teknologia zentro guztiekin. Horiekin guztiekin batera lanean dihardu  berrikuntzari  laguntzeko  bere politikak diseinatzeko eta abian jartzeko.

IK4 eta Tecnalia Korporazio Teknologikoak sortzeari esker (Europako abangoardian kokatu  behar  dira  euren  enpresa inguruarekin zerbitzu eta laguntza harreman sendoak  mantenduz)  aurrera  pausu garrantzitsu bat eman da Bizkaia eta Euskadi lurralde berritzaile gisa finkatzeko.

Zenbateraino egiten du bat zure politikak Euskal Jaurlaritzako  politikarekin,  berrikuntza esparruan?  Horri dagokionez, zein izango da  Zure  Departamentuaren eta Innobasque arteko elkarrekintzaren maila,  Berrikuntzaren Euskal Agentzia?
Bizkaiko  Foru  Aldundiak Zientzia,  Teknologia  eta Berrikuntzako  Euskal Kontseiluan parte hartzen du,  hau  da,  Euskadiko zientziaren, teknologiaren, ikerketaren eta berrikuntzaren inguruko politiken  partaidetza, aholkularitza eta buruzagitzako organo nagusiena. Era berean, hitzartu genuen Enpresa Lehiakortasunerako eta Gizarte Berrikuntzarako  Plana  Garatzeko  eta Aplikatzeko  2006-2009.  Akordioa  eta Innovanet  Sarea  sortzeko  eta  eratzeko Akordioa,  Euskadiko  berrikuntzaren sustapeneko esparruan jarduten dugun agenteon topagune-foro gisa.

Azpiegituren garapenari dagokionez, modu bateratuan, jarduera aukera anitza garatzen ari  gara,  besteak  beste,  Ezkerraldeko teknologia parke berriko garapena edo UPV/EHUko Zientzia Parke berria abian jartzea.

Innobasque eta gure arteko lankidetza oso estua da, eta bai BAIk, Bizkaiko Berrikuntza Agentzia, zein BEAZek, Bizkaiko Enpresen eta Berrikuntza Zentroa, eta berrikuntza esparruan lanean diharduten gainontzeko foru  enpresa  publikoek  Innobasque agentziaren  eskura  jarriko  dute berrikuntzaren  sustapeneko  esparruan duten esperientzia eta jakinduria guztia.

Aurkeztu berri den 2010eko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean bildutako  datuen  arabera,  Euskal Herriko  jarduera  ekintzailearen balantzea, zehazki, positiboa da. Hala ere,  adierazten  da  ere  sortutako enpresek izaera berritzaile urria dutela. Zein  zeregin  garatuko  du  zure Departamentuak ikaskuntza sustatzeko eta horrek izaera berritzaileagoa izatea lortzeko?
 
Jarduera ekintzailea sustatzea, aspalditik,lehentasuneko jarduera da Bizkaiko Foru Aldundirako: BEAZ, Bizkaiko Enpresen eta Berrikuntzaren Zentroan, duela 20 urte baino gehiago sortu zen enpresa proiektu berritzaile berriak sustatzeko. Berrikuntza eta Ekonomia  Sustapeneko  Foru Departamentuak, une honetan dauka, eta 2008.  urterako  izango  du  ikaskuntza sustatzeko hainbat programa garrantzitsu. Era berean, lankidetza hitzarmenak sinatu ditugu Euskal Herriko Unibertsitatearekin, Deustuko Unibertsitatearekin eta teknologia zentroekin haztegiak eta proiektu berritzaileak sustatzeko programak garatzeko. Horretaz gain, Eusko Jaurlaritzarekin eta gainontzeko Foru Aldundiekin batera jarduera berrien diseinuan  lanean  ari  gara  ikaskuntza aurreratua sustatzeko: garapen potentzial handiko proiektuak.

Esango  zenuke,  lehenengo  aldiz, Berrikuntza eta Ekonomia Sustapeneko Foru Politikaren burua emakume bat izateak ikuspegi berri bat emango diela Departamentuko  ikuspuntuari  eta helburu orokorrei?
Gaur  egun,  administrazio  publikoan erantzukizun kargu bat okupatzen duen edozein pertsonak, gizona zein emakumean, bere lehentasunen artean, bere jarduera arloan existitu daitekeen emakumeen eta gizonen arteko edozein bereizketa ezabatzea ez  ezik,  aukera  berdintasunari  buruzko politiken sustapena ere eduki behar du. Ezin dugu ahaztu oraindik emakumeen jarduera tasa gizonezkoena baino baxuxeagoa dela, gizonen eta emakumeen soldaten artean oraindik justifikatu gabeko desberdintasunak daudela, emakumeek lan ezegonkortasun handiagoa  dutela  eta  emakume  askok ordaindu gabeko lanak burutzen dituztela. Hala  ere,  egia  da,  askotan  norberaren esperientziak sentikorrago bilakatzen zaituela egoera jakin batzuen aurrean eta argiago adierazten dizula berrikuntza ez dela eremu neutro bat emakumeen eta gizonen arteko aukera  berdinketaren  politiketarako, batzuetan esan ohi den bezala.

Bestetan  esan  dudan  bezala,  legealdi honetan, bai enpresei eta bai berrikuntza esparruan  lan  egiten  dugun  agente desberdinei  buruan  sartu  nahiko  nieke bakarrik markatu ditugun asmo handiko erronkak lortuko ditugula, emakumeentzako baldintza egokiak sortzeko gai bagara, alegia, pertsonok osatzen dugun gure  aktiboa nagusiaren  %50a,  euren  ezagutza  eta ahalmen guztiak ekar ditzaten, Bizkaiko, eta Euskadiko  Bigarren Ekonomia Bilakaera arrakasta osoz burutu ahal izateko.

Askotan  ere  azpimarratu  duzu pertsonak oso garrantzitsuak direla lehiakortasunaren benetako eragile bezala.  Nola  sustatuko  duzue pertsonen  inplikazioa  eta lehiakortasuna sustatzeko beharrezkoa den protagonismo sentimendu hori?
Lehen  esan  dudan  bezala,  gure  aktibo nagusiena  pertsonak  dira  hurrengo legealdirako markatu ditudan ildo estrategiko horien  barruan,  behin  baino  gehiago azpimarratu  dut  Berrikuntza-Pertsonak binomioa batera sustatu behar dela. Ezin ditugu teknologia, kudeaketa, merkatuak berritu, pertsonei protagonismoa eman gabe.

Pertsonak, ezagutza sortzen eta erabiltzen duten  bakarrak,  bilakaera  honen protagonistak dira; pertsona sortzaileak, ekintzaileak,  inguruari  irekiak, konprometituak eta erantzuleak, proiektuen buruzagi  izateko  eta  aldaketetara egokitzeko  gai.  Bizkaia  lurralde  azkar, dinamiko eta ekintzaile bilakatzearen aldeko apustua eta lan egiten duten pertsonak, bertan, zientzia, teknologia, berrikuntza eta gizarte kohesioa lehiakortasunaren pieza nagusi bilakatzeko.

Gure  jardueren  xedea  honakoa  da: berritutako eta parte hartutako enpresaren eredu berrirantz zuzenduriko enpresaren bilakaera prozesuaren alde egitea da, bertan, pertsonek euren potentzial guztia garatzeko eta  zabaltzeko,  pertsona  guztientzako kalitatezko lanpostuak sustatzea, Gizarte Erantzukizuneko ereduak sustatzea Bizkaiko enpresa guztietan, talentua duten pertsonak atxikitzea  eta  bereganatzea  Bizkaiko Berrikuntza eta Ezagutza Gizartea garatzeko prozesuan eta pertsona ekintzaileei laguntzea eta pertsona ekintzaileari prestigioa ematen dion kontzientziazio soziala sustatzea.
 
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2020 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +