Ekainaren 23an aurkeztu genuen 2010eko Urteko Txostena, GAIKER fundazioko kideen aurrean. Ekitaldi ekonomikoaren amaieran 11,11 milioi euroko diru-sarrera osoa izan zen eta 3,26 milioi inbertitu ziren. Azken zenbateko horren gehiena instalazio berriak abian jartzeko eta puntapuntako ekipamendua erosteko erabili zen.
I+G-ko jarduerari dagokionez, iaz 124 proiekturen garapen osoan edo partzialean lan egin genuen. Proiektu horietatik 85 transferentzia teknologikoko proiektuak izan ziren, eta kontratupean garatu ziren gure bezeroentzat. Beste 39 ezagutza propioa gureganatzeko eta sortzeko proiektuak izan ziren, eta administrazioen diru-laguntzarekin garatu ziren. Proiektu horietatik hamabost inguru nazioartekoak izan ziren.
Halaber, 2010ean 45 zerbitzu teknologiko aurreratu egin genituen GAIKER-IK4n; 671 analisi eta saiakuntza egin genituen — horietatik 75 ENACek ziurtatuta—; 3 trebakuntza-ikastaro eman genituen, eta ezagutza teknologikoa hedatzeko 4 jardunaldi tekniko antolatu genituen. Zentroaren giza baliabideen bilakaerari dagokionez, urtearen amaieran 131 langile genituen, eta 5 bekadun, doktoretza-tesia egiten; halaber, 11 pertsonak trebakuntzaegonaldiak egin zituzten ekitaldian zehar.
http://www.gaiker.es./informeanual10 helbidean aurkituko duzu Urteko Txostena, iaz Zentroan egindako jarduera guztiei buruzko informazioarekin.