euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Agenda

Uraren berrerabilpena hirigintza-planifikazioan eta horren diseinuan: hiri jasangarri baterantz

  
 Aurkezpena eta xedeak
SARRERA
Ur eskasia, desoreka hidrikoak eta aldaketa klimatikoa dira milurteko honen arazorik larriena Ingurumenerako Nazio Batuetako Programak esaten duenaren arabera (PNUM). Hori horrela jarraitzekotan, 2025 urterako munduko populazioaren erdiak ur-eskasiaren arazoak sufrituko ditu.

Gero eta populatuago dauden hirien kalitate oneko ur-eskaria intentsiboagoa izango da; hori horrela, uren gaineko presioa handiagoa izango da. UNICEFen eta OMEnen txostenek adierazten dutenaren arabera, hiri batean bizi den pertsona batek 250 litro ur kontsumitzen ditu batez beste. Kontsumo horren erdia kalitate gorena duen urik behar ez duten jardueretan xahutzen da: komunean, garbigailuan, garbiketa orokorrean edo ureztatzean.

Argitaratutako araudiak eta azken urteotako aurrerapen teknologikoei esker, eta ur-tratamendu sistemei dagokionez (mintz-teknologia, ozonizazioa, UV argi bidezko desinfekzioa), Espainiako uren berrerabilpenerako estrategien garapenari lagundu diete. Zentzu horretan, uraren kontsumoa murrizteko gehien aurreratuta dauden teknologiek, tratamendua eta birpiztea, berrerabilpena eta birziklapena rol garrantzitsua izango dute datorren urteetan.

NORI ZUZENDUTA DAGO?
Saio honetan, hirigintzan egiten den uraren berrerabilpenaren ikuspegi orokorra eskaintzeaz gain, eztabaida eta parte-hartze sustatzea xede du ere hainbat agenteren artean.
Halaber, hurrengoei zuzenduta dago: ur-ingeniaritzei, eraikitzaileei, arkitekto, paisajistei, ur-kudeaketan diharduten enpresei, sistemen fabrikatzaileei (hodiak, telekontrola, ponpak, deposituak...) teknologia garatzaileei, zentro teknologikoei, administrazioei, erabiltzaileei (hotelak, jabekideen erkidegoak...).

HELBURUAK
- Hirigintza-eremuan egiten den uraren berrerabilpenaren ikuspegia ematea.
- Uren berrerabilpena planteatzean kontuan eduki beharreko irizpideak ezartzea.
- Egun merkatuan hirigintzan dauden uren berrerabilpenerako hainbat tratamendu-sistema, gailu eta instalazio aurkeztea.
- Sektorearen garapenak eta joerak erakustea.
- Kasu praktikoak eta negozio aukerak identifikatzea hirigintzan uren berpizterako eta berrerabilpenerako.
- Hirigintzan dauden uren kudeaketa jasangarrirako hainbat agenteren arteko eztabaida sustatzea.

  Egitaraua
9:30  Ongi etorria / GAIKER-IK4
 
HASIERAKO HITZALDIA
9:45   ARQUITEKTURA BIONIKOA: "Shanghai BE-BIONIC City Tower" (Jose Enrique García / Cervera & Pioz)

1. EGUNGO LEGE-ESPARRUA.
10:45   Uren berrerabilpenaren osasun- eta kalitate-eremuak. (Miquel Salgot / Bartzelonako Unibertsitatea)    

2. TEKNOLOGIEN ETA GARAPANEN BERRIKUNTZA
11:05   Hirigintza-uren tratamendurako eta berpizterako garapenak. (Ana Urkiaga / GAIKER-IK4)
11:25   Ur-hondakinak arazteko teknologia elektrokimiken aplikazioa. (Francisca Olmo / CYCLUS) 
11:45   Cenit TEcoAgua proiektua: uraren ziklo integralerako teknologia jasangarrien garapena (Arturo Buenaventura / BEFESA)

12:05   ATSENALDIA- KAFEA
 
12:20   XXI. mendeko hirigintzaren saneamenduaren eta arazketaren erronkak. (José Moro / EPTISA)
12:40   Hornikuntza, hiri-saneamendua eta arkitektura jasangarria. Plataforma tecnológica española del agua (Gonzalo
           Martínez / Plataforma Tecnológica Española del Agua)
13:00   1620/2007 E.D.-an ezarritako erabileren araberako aplikazio-lerroak eta horien kostuak. (Raquel Iglesias / CEDEX)

13:20   LUNCH-A

3. MAHAI-INGURUA
14:30   Birsortutako ur-horniketaren esperientziak. (Josu Perea / URA) 
14:45   Ur grisen berrerabilpen ekonomikoak eta ingurumenekoak. (Gorka Retolaza /  HBIO) 
15:00   IDAGWA. Kirol-instalazioen baliabide hidrikoen kudeaketa jasangarria. (José Nieto / Poligrás) 
15:15   Birsortutako uren kalitatearen kontrola eta kudeaketa jasangarria. (Ignacio Giménez / Hach Lange)
15:30   Eztabaida mahaia: Sistema zentralizatuak edo sistema deszentralizatuak[L1], egungo lege-esparruaren inplikazioak
           eta kontsiderazioak, detektatuko arazoak eta beharrak. Etorkizunerako irtenbide teknologikoak garatzea

 Tokia
   GAIKER-IK4
   Parque Tecnológico, Ed. 202
   48170 Zamudio (Bizkaia)

 Ordua: 9:30-16:30
 
 Kuota: 95€ BEZ BARNE
   (Dokumentazioa, Kafea eta Janaldia barne)
   GAIKER Fundazioko kideei %15eko deskontua egingo zaie
 
 
Evento finalizado.
info:  Nekane Sadaba,  sadaba@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +