euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Albisteak

Jasangarriak gara | Energia geotermikoan oinarritutako aire giroturako sistema jarri dugu

GAIKER-IK4 zentroak eraginkortasun energetikoarekin, teknologia berriekin eta erosketa berdeekin hartu du konpromisoa, eta jarrera hori funtsezkoa izan da, hurrengo hileetan zentroan bertan aire giroturako jarriko den sistema berria aukeratzeko orduan

2012/02/28  Sistema berriari esker, GAIKER-IK4 zentroaren aztarna ekologikoa murriztu ahal izango da
GAIKER-IK4 zentroak eraginkortasun energetikoarekin, teknologia berriekin eta erosketa berdeekin hartu du konpromisoa, eta jarrera hori funtsezkoa izan da, hurrengo hileetan zentroan bertan aire giroturako jarriko den sistema berria aukeratzeko orduan. Sistema berria, hain zuzen ere, energia geotermikoan dago oinarrituta (berritasuna da, ingurumenaren gainean eragin handiagoa duten aukera arruntagoen aldean), eta bero geotermikoko ponpa erabiltzen du, zorupeko tenperatura iraunkorrari onura ateratzeko eta eraikinaren aire girotuko ura berotzeko edo hozteko.

Eraginkortasun energetiko handikoa
Ekipo honek ez du energiarik kontsumitzen berotzeko eta hozteko orduan, galdaretan edo aire girotuko ekipoetan gertatzen den bezala. Hori dela eta, errekuntzako edo hozketako betiko sistemak baino askoz eraginkorragoa da. Esate baterako, beroa eta airea trukatzen duten ohiko bero-ponpen aldean, bero geotermikoko ponpak zorupea erabiltzen du truke hori egiteko. Zorupeko ohiko tenperatura 15ºC-koa denez, errazagoa da GAIKER-IK4 zentroko instalazioetako airea tenperatura egonkor horren arabera girotzea kanpoko airea erabiltzea baino, bere tenperatura-aldaketak handiagoak direlako urtaroen arabera edo gaua ala eguna den kontuan hartuta.

Gure laborategi egiaztatuetan garatu beharreko lanerako baldintza egokiak lortzeko (ingurumen-arloko baldintza zorrotzak bete behar dira) eta bulegoetan lan egitea behar bezain erosoa izateko, jarritako sistemak galdara, hozkailua eta aire-girogailua ditu osagai, eta geotermiako sistemaren osagarri dira.

Ezarritako sistemaren eraginkortasun handiaren ondorioz erdietsitako onuren artean, gure jardueraren aztarna ekologikoa txikiagoa izango dela nabarmendu beharra dago, elektrizitate zein gas natural gutxiago kontsumitzen ditugulako eta negutegi-efektuko gasen igorpenak murrizten ditugulako.
 
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +