Datorren azaroaren 8an hasiko da “Material Konposatuetan Aditua” lehen ikastaroa. Mondragon Unibertsitatearekin lankidetzan antolatu dugu, gero eta zorrotzagoa den merkatuaren eskakizunak betetzeko asmoz. 300 orduko iraupena izango du ikastaroak, eta Mondragon Unibertsitatean eta GAIKER-IK4-en bertan emango dira eskolak.Ariketa praktiko batekin bukatuko da saioa. Ikasleen ohiko lantokian nahiz jasotako ezagutzak aplikatzeko eta azken proiektua egiteko hautatutako enpresetan egingo da ariketa.
Sektore askotako profesionalentzat da ikastaroa; besteak beste, aeronautika, sektore aeroespaziala, automobilgintza, garraio publikoa, eraikuntza, azpiegiturak, ontzigintza, hoditeria eta andelak, eta kirola eta aisialdia. Gehienez ere, 20 ikasle izango ditu, eta lau modulutan egituratuta dago, ikuspegi berarekin antolatuak laurak: “ekintzarako prestatzea”. Besteak beste, honako gai hauek landuko dira: aplikazioetako desafio berriak, material berriak, prozesu berriak, prozesuen automatizazioa, material-hornitzaileak, moldeak eta makinak, eta diseinu- eta saiakuntza-arauak.