Espainiako Zientzia eta Teknologiarako Fundazioak (FECYT) Kultura Zientifikoko eta Berrikuntzako Unitateen Sareko kide berri (UCC+i Sarea) izendatu gaitu orain dela gutxi. Hala, zentroak hedatze eta komunikazio zientifikoan egiten duen lana aintzatetsi du.
UCC+i Sarea osatzen duten Kultura Zientifikoko eta Berrikuntzako Unitateak zientzia, teknologia eta berrikuntza dibulgatzen duten estatuko eragile nagusietako batzuk dira. Halaber, funtsezko zerbitzu bat ematen dute gizartearen trebakuntza, kultura eta ezagutza zientifikoak hobetzeko, ikertzaileen eta, oro har, gizartearen arteko bitartekari jarduten baitute.
Orobat, UCC+i Sareak esperientziak trukatzea eta hango kide diren erakundeen arteko harremana sustatzen du. Hori dela eta, haiek guztiek eskaintzen dituzten produktuen eta zerbitzuen azken kalitatea hobetu egiten da, eta aukera ematen du, gainera, elkarrekin baliabideak optimizatzeko.