euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links

Ana Agirre | Eusko Jaurlarizako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailburua

"Berrikuntza enpresa guztietan eta gizarte-inguruan errealitate bihurtu behar dugu" | urria 2006

2006/10/01  
Datorren urtarrilean bi urte beteko dira Ana Agirre bizkaitarra Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren sailburu izendatu zutenetik. Zuzenbidean lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean Eusko Jaurlaritzarekin, euskal exekutiboarekin duen harremana orain dela hogeita bost urte bere lankide-karreraren hasieran bilatu behar dugu.
 
1999.urtean, Ana Agirre orain zuzentzen duen Sailaren sailburuorde izendatu zuten, jarduera hau burutzen zuen aldi berean, Naturcorp Multiservicios enpresaren lehendakariordea izan zen, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) Zuzendaritza Batzordean parte hartu zuen eta baita Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuan (SPRI) eta Bilboko Portuko Agintaritzan ere.
 
 
 
 
.........................................................................................................................................................................................
Zure ustez, nahikoa da Administrazioak I+G deritzonean egindako inbertsioa?Eta enpresek egindakoa?
Inondik inora ere ez. Ez bata eta ez bestea; izan ere, onenetatik urrun ez ezik, geure errenta eta produktibitatea duten ekonomietatik ere urrun gaude. Euren hazkundea derrigortzeko moduko erritmoa ikusi behar da, Europar Batasunarekiko konbergentzia lortzeko. Gure iritzian, 2010erako baliozko konbergentzia arau bat, izan ere, esfortzua BPG izenduan baino hiru aldiz handiagoa izatea da. Politika publikoek erreferentzia horixe izan behar dute, eta ezin dut ezkutatu helburu oso zaila dela administrazioarentzat, eta gainera, sektore pribatuan lortzea ere zail-zaila da. Erronka itzela da, baina saiatu egin behar dugu.

Zer eginkizun dauka politika fiskalak berrikuntza-politikan?
Garrantzitsua izan daiteke, baina oraingoz ez da aprobetxatu horren ahalmen osoa, batez ere ETE berritzaileetan eta sorberrietan. Eredua ikuskatu eta funtsezko gai bat azpimarratu behar da: zerga administraziorarekiko tramiteei segurtasuna eta bizkortasuna ematen duen I+G proiektuen kalifikazioa. Gure kasuan, geure ustez Berrikuntza Agentzia berriak funtsezko eginkizuna izan dezake horretan.

Zer balorazio egiten duzu Euskadiko Zentro Teknologikoei eta horiek Euskadiko industriaren berrikuntzan nahiz lehiakortasunean egindako ekarpenari buruz?
Zentro Teknologikoak, lehen bezala orain ere, Euskadiko berrikuntza-sistemaren funtsezko elementuak dira. Horien hazkundea eta garapena faktore bereizgarria izan da geure sisteman, eta gainera, ekarpen itzela egin du enpresen lehiakortasunera; izan ere, euren ezaugarri teknologikoek benetako kostu hondoratuak dira eta abantaila lehiakor oso handia ematen diote eurak erabiltzen dakien enpresari. Hala eta guztiz ere, nire ustez, arrakastatsuak izan diren arren, beste erakunde batzuetan gertatzen den bezala, gaur egun bultzada berria behar dute, eta horretan, ez da eskainza bera nabarmendu behar, eskariaren beharrizanekiko lotura handiagoa baizik. Emaitzetara bideraturiko berrikuntza susmatu nahi dugu, hau da, merkatura bideratutakoa, eta horretarako, ahalik eta ondoen arakatu behar ditu eskaintza teknologikoaren ezkutuko gaitasunak, enpresen bidez produktuak garatzeko.

Zure iritziz, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua zarenetik, zein da berrikuntzaren arloko lorpen nagusia?
Lorpenak une zehatz jakinean jartzen dira agerian, baina epe ertaineko eta luzeko politiken ondoriozkoak izaten dira. Oraintsuko lorpen bereziren bat aipatu behar izanez gero, Biobak estrategiaren finkapena eta bioteknologia sektorearen garapena aipatuko nituzke, baita Lankidetzako Ikerketa Zentroen aldeko apustua ere, garapen bideko sektoreak sortzeko nodotzat.

Eta Lehiakortasun Planean agertzen den 2015 eko Euskadi lortzeko erronka nagusia?
"Pertsonen bidez lehiatzen den produktibitate handiko herria" izateko, ezagupenaren ekonomia oso berritzailea eduki behar da. Lehen ere esan dut zerbait geure esfortzu mailari buruz, eta emaitzak eta, orokorrean, berrikuntzaren adierazle sintetiko bat aintzat hartuta, ikusten da oraindik ere bide luzea dugula egiteko: berrikuntza garatu behar dugu enpresa guztietan eta gizarte inguruan, isolamenduko testuinguru batean berrikuntza ezinezkoa baita. Erronka horren lorpena agerian gelditzeko, Planean esfortzuaren inguruko eta berrikuntzaren Europako adierzle sintetikoaren inguruko konbergentzia finkatu da helburutzat.

Zer balorazio egiten duzu Estatuko gainerako erkidegoekiko orain dugun posizioari buruz? Eta Europarekiko posizioari buruz?
Estatu mailan talde nagusian gaude, Nafarroarekin eta Madrilekin batera. Hala eta guztiz ere, benetan baliozkoak diren konparazioak Europari buruzkoak dira, eta beraz, hortze dago esfortzuaren eta berrikuntzaren inguruko konbergentzia lortzeko helburua. Are gehiago, nire ustez, ez da zentzuzkoa Europarko estatuetara mugatzea, eta geurea baino produktibitate eta berrikuntza erregistro hobeak dituzten Europako eskualdeetar (berrogeita hamarretik gora) begiratzen hasi beharko dugu, alde batetik, konparazio errealistagoa edukitzeko, eta bestetik, geure berrikuntza-sistema hobetzeko lagungarriak izan daitezkeen elementuak aurkitzeko.
 
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +