euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation LinksHome » Ezagutza-Eremuak » Bioteknologia » Biomedikuntza » Proiektuak

Proiektuak

Ekipamendu Aipagarriak

Fluxuzko Zitometroa
Fluxuzko Zitometroa
UPLC / MS / MS
UPLC / MS / MS
Quiacube
Quiacube
Mikroarrayen Scannerra
Mikroarrayen Scannerra
Bioanalyzer
Bioanalyzer
FITO-Faktoreetan oinarrituriko produktu-lerroen garapena dermatitis atopikoaren tratamendurako ITS (Intelligent Testing System) plataformapeko balioztatzearen bidez. FITOATOPIC
Dermatitis atopikoaren tratamenduan higiene eta hidrataziorako Fito-Faktore eraginkordun (FF) produktu-lerro bat lortzea, larruazalaren zein mikrobiotaren propietate aldaketarik suposatu gabe, gaixoaren inmunitate sisteman jardun gabe.
2016-2018
Lankidetza-Erronkak Programa
Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatua
Gaia: Biomedikuntza
Liderra: FAES FARMA, S.A.
Ministerio de Economía y CompetitividadAgencia Estatal de Investigación Fondo Europeo de Desarrollo Regional
Birsortze medikuntzan erabiltzeko hazkunde faktoreetan aberatsak diren formulazio multifuntzional autologoen garapen, karakterizazio, optimizazio eta testaketa. AUTOCARE
Sare lanetako plataforma kooperatibo baten abiaraztea birsortze medikuntzan erabiltzeko hazkunde faktoreetan aberatsak diren formulazio multifuntzional autologoen garapen, karakterizazio, optimizazio eta testaketa ahalbidetuz.
2016-2017
ELKARTEK Proiektua
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak finantzatua
Gaia: Biomedikuntza
Liderra: BIOTECHNOLOGY INSTITUTE I+D (BTI)
Inhibidore antitumoral berrien garapena eta terapia konbinatuen eboluzioa. ONCONET
Proiektu honen helburu nagusia farmako antitumoral berrien garapena, odol-hodien garapenerako mekanismoak inhibitzera bideratuak (angiogenesi), tumorearen hazkuntza geldiaraziz eta zelula kaltegarrien hilketan eraginez. Ikerketa hau sintesia, “In vitro” ebaluazioa eta glioblastomen gaineko aktibitate antitumoral molekula berrien aukeraketara eta beste efikazi terapeutiko baxuko tumoretara baita bideratuta dago eta azken helburua terapia antitumoral duala diseinatzea da.
2014-2017
Programa Retos Colaboración (RTC-2014-1734-1)
Ekonomia eta konpetibitate ministerioak Finantzatua
Eskualdeen Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) kofinantzatua. helburua: garapen teknologikoa, berrikuntza eta kalitatezko ikerkuntza bat sustatzea.
Gaia: Giza osasuna
Liderra: GENETADI BIOTECH, S.L.
Ministerio de Economía y CompetitividadFondo Europeo de Desarrollo Regional
NANoREG
A common regulatory approach to the regulatory testing of nanomaterials. Proiektuaren helburua da nanomaterialak erabiltzeak dakarren arriskua identifikatzeko, ebaluatzeko eta kudeatzeko metodologia garatzea, gisa horretako materialen bizi-zikloan langilearentzat/kontsumitzailearentzat izan litezkeen arriskuak saihesteko.
2013
Europako Proiektua. VII. Esparru Programa
Europako Batzordeak finantzatua
Gaia: Giza osasuna
Liderra: Holandako Ingurumen Ministerioa
Zahartzearen erronkari erantzungo dioten industria eta zerbitzuak. ELDERBASK
Euskal Autonomia Erkidegoko ikerkuntza-erakunde garrantzizkoenak buru dituen proiektu hau egun dagoen euskal industriaren balioa eta trebetasunak transferitzeko egiten den lehen urrats ofiziala da. Egungo joera demografikoek sortutako arazoei aurre egitea du helburu, zahartze-fenomenoa eta bertako eta mundu-mailako gaixotasun kronikoen tasa handia ardatz hartuta. Ikuspuntu gerontologikotik, “zer egiten duten” ikertzeaz gain, sakondu egin behar da eta “zergatik egiten duten” aztertu, identifikatu eta monitorizatu, zer gertatzen zaien ulertzeko eta, hartara, aldez aurretik eta modu pertsonalizatuan esku hartu ahal izateko.
2012
ETORTEK proiektua
Eusko Jaurlaritzak finantzatua. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gaia: eHealth
Liderra: Tecnalia
DENDRIA
Nerbio-sistemaren gaixotasunen tratamenduan farmakogaien identifikazioa eta garapena bizkortzeko eredu integratu berria garatzea. Proiektuaren helburua da garapen-prozesu preklinikoan eta klinikoan aurrera egiten duten molekulen porrot-ehunekoa murriztea, prozesuan baliabideak optimizatzen lagunduko duten erabakiak goiz hartzeko aukera ematea eta gaixotasun-multzo horren aurrean sendagai hobeak eta eraginkorragoak lortzea.
2011-2013
CENIT proiektua
CDTIk finantzatua. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa
Gaia: Giza osasuna
Liderra: Nosciraa
Koloneko eta ondesteko minbizia odol periferikoan diagnostikatzeko sistema molekular ez-inbaditzailea garatzea eta transferitzea. CRC MARKERS
Proiektu honen helburu nagusia da koloneko eta ondesteko minbizia odol periferikoan diagnostikatzeko sistema molekular ez-inbaditzaile berri bat garatzea, errutinazko odol-ateratze batetik abiatuta, beste miaketa-teknika garestiago eta erasotzaileago batzuen ordez erabiltzeko. Proiektu honen jardueren artean, negozio-plana diseinatuko da eta emaitzak merkaturatzeko jarduerak hedatuko dira, emaitzak gizarteari itzultzeko azken xedearekin. Horretarako, kontsortzio berean bildu dira Osakidetzako hainbat ospitaletako (Gurutzeta, Basurto eta Onkologikoa) Onkologia Medikoko Zerbitzua, BIOEF fundazioaren bitartez, UPV/EHUko Konputazio Zientzien eta Adimen Artifizialaren Saila, OTRI erakundearen bitartez, eta GAIKEReko Biomedikuntza Arloa, Emaitzen Ustiapen Sailarekin batera.
2011-2013
EKINBERRI proiektua. Bizkaiko Foru Aldundia
Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatua. Ekonomi Sustapen Saila
Gaia: Markatzaile molekularrak, diagnostikoa, minbizia
Liderra: GAIKER
Osasun-plataforma irekia esperimentazio biofarmazeutikoan. PLASMA
Biomarkatzaile eta farmako berriak ikertzeko eta garatzeko fase guztiei euskarri emango dien azpiegitura garatzea. Farmakoak garatzeko eremuko komunitate zientifiko eta ikertzaileari esperimentazio-plataforma irekia eta eskuragarria eskaintzea da asmoa. Hala, planteamendu eta tresna eraginkor gisa baliozkoa dela froga daitekeen zeharkako ikerkuntza-oinarri bat eskaini nahi da. Proiektu honek esperimentazio klinikoaren lehen faserako oinarriak ezarri nahi ditu, hurrengo faseak eraginkortasun handiagoarekin garatzeko behar diren elementuak eskainiz. Fase preklinikoak produktu farmazeutiko baten I+G inbertsio osoaren % 27 baino gehiago hartzen du. PLASMA plataforman proposatzen da aurkikuntza farmakologikoetara eramango duten estrategiak sartzea, informazioa partekatuta eta irekita erabiltzeko planteamendu baten bitartez. Horretarako, funtsezko zeregintzat jotzen da farmako bat ikertzeko eta garatzeko faseei eta lotutako esperimentazio klinikoaren hurrengo faseei euskarri emango dien plataforma bat diseinatzea eta hedatzea.
2011-2012
EMAITEK proiektua
Eusko Jaurlaritzak finantzatua. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gaia: eHealth
Liderra: IK4
Muga hematoentzefaliko In Vitro ereduaren garapena. SYNTHEBAR
Baliozko eredu zelularraren garapena eta ebaluazioa muga hematoentzefalikoan ematen den xurgatzearen ebaluazioa.
2010-2012
EMAITEK Proiektua
Eusko Jaurlaritzak finantzatuta
Gaia: eredu zelularren ereduen garapena.
Lider: GAIKER-IK4
Fosfoproteomikoa eta toxikologia prediktiboa elizkortaturako gizakien hepatozitoen zelula-lerroan. PREDICTOX
Markagailu toxikologiko fosforilatu goiztiarren presentziaren ikerketa elizkortaturako gizakien hepatozitoen zelula-lerroan, lerro horiek test farmazeutikoetan erabiltzeko.
2009-2011
ETORTEK proiektua
Eusko Jaurlaritzak finantzatuta
Gaia: toxikogenomika
Lider: CIC BioGUNE

» Proiektu gehiago ikusi

© 2017 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapaEsteka interesgarriakErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +