euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home

Urak

Agua

Uren arloan, hondakin-uren eta hornidurakoen tratagarritasun-azterketak egiten ditugu, erabileraren araberako kalitatea edo legeriak ezarritako isurketa-kalitatearen eskakizunetara egokitutakoa bermatuko duten arazketa-prozesu optimoak bilatu nahian.

Tratamendu-sistema aurreratuak –biologikoak eta fisiko-kimikoak– garatzen ditugu urak berrerabiltzeko teknologietan eta lurpeko ur poluituetan atenuazio naturala ebaluatzen.

Mintzak ezaugarritzen ditugu eta bereizteko teknologia garatzen aplikatzen ditugu esparru industrialean eta uren tratamenduetan. Haien aplikazioaren bideragarritasuna eta funtzionamenduaren optimizazioa aztertzen dugu (diseinua, eragiketa, zikintzea eta garbiketa). Gainera, tratamendu-metodo aurreratuak erabiltzen ditugu, hala nola oxidazio aurreratua, mintzezko erreaktore biologikoa, erreaktore biologiko sekuentziala eta elektrokoagulazioa.

Gure jarduera teknologikoaren ildoak:

  • Industriako uraren zikloa ebaluatzea (ekarpena, prozesua, isurketa):
    • Laginketa eta analisia
    • Uraren egokitzapena/tratamendua
    • Minimizazio-planak
    • Urak berrerabiltzea
  • Hondakin-uren tratamendu biologikoa:
    • Prozesu aerobioak
    • Prozesu anaerobioak
    • Mantenugaiak ezabatzea
    • Prozesuko urei gehigarriak eranstea (biozidak)
  • Uren tratamendu fisiko-kimikoa:
    • Sistema konbentzional bereizleak/suntsitzaileak (koagulazioa eta malutapena, flotazioa, ikatz aktiboko adsortzioa, lurruntzea, stripping-a…)
    • Oxidazio aurreratuko prozesuak (ultramorea/ozonoa)
    • Mintz-teknologia
  • Tratamendu hibridoak: mintzezko erreaktore biologikoa - MBR
  • Lur gaineko eta/edo lurpeko urak birgaitzea:
    • Laginketa eta analisia
    • Edateko ura arazteko/desinfektatzeko teknologiak
    • Tratamendu tertziarioak (berrerabiltzea)
    • Teknologia bigunak: atenuazio naturala

© 2017 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapaEsteka interesgarriakErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +