euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home

Agrokimika

Agrokimika

Agrokimikaren sektoreari aplikatutako mikrobiologia industrialaren eremuan, konposatu kimikoen ordez funtzio bera eta ingurumen-inpaktu txikiagoa duten agente biologikoak ezarri nahi ditugu, eta biopestizida berriak garatzen ditugu. Gainera, hainbat hidrolizatu proteikotan oinarritutako ongarriak garatzen ditugu. Animalien elikaduraren eremuan, pentsuak garatzen laguntzen dugu.








Gure jarduera teknologikoaren ildoak:

  • Nekazaritza mantenugaiz hornitu edo haien erabilgarritasuna hobetuko duten edo infekzio fungikoen edo bakterianoen kontrol gisa jardun dezaketen mikroorganismoak hautatzea.
  • Organismo patogenoen aurrean osagai antagonistaren bat jariatzen duten mikroorganismoak lortzea, nekazaritzan edo ingurumenean aplikatzeko produktu biologikoak formulatzeko.
  • Izurriteen kontrol biologikoan erabiltzen diren mikroorganismo antagonisten osagai aktiboak (entzimak, peptidoak…) identifikatzea.
  • Produkzio industrialerako ingeniaritza genetikoaren bidezko kontrol biologikorako osagai aktiboak lortzea.
  • Mikroorganismoen hazkuntza-baldintzak optimizatzea, biopestiziden produkzio industrialean erabiltzeko.
  • Azken produktuaren kalitatea kontrolatzea. Balio-bizitza aztertzea.
  • Hidrolizatu proteikoak lortzea teknologia entzimatikoaren bidez, ongarrietan (erraz asimila daitekeen N iturria) eta errazago asimila daitezkeen pentsuetan erabiltzeko.

© 2017 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapaEsteka interesgarriakErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +