euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home

Agroelikadura

Agroelikadura

Nekazaritzako elikagaien sektorean aplikatutako teknologia biologikoak hala espezieen kalitatea, trazabilitatea eta bermea segurtatzera nola propietate bioaktiboak, prebiotikoak eta probiotikoak zehaztera zuzenduta daude. Teknika mikrobiologikoak, biokimikoak, biologia molekularra eta zelula-kulturak konbinatzen ditugu garapen osoa egin ahal izateko: aktibo baten identifikazioa, produkzioa eta funtzionaltasunen ebaluazioa.







Gure jarduera teknologikoaren ildoak:

  • Propietate espezifikoak dituzten hidrolizatu proteikoak lortzea teknologia entzimatikoaren bidez: emultsionatzaileak, zapore-emaileak.
  • Hidrolizatu proteikoak ezaugarritzea.
  • Zelula-kulturekin teknologia entzimatikoaren bidez lortutako hidrolizatu proteikoen eta frakzio peptidikoen bioaktibitatea zehaztea.
  • Entzimak eta/edo mikroorganismoak erabiliko dituzten prozesu berriak garatzea.
  • Animalia-jatorriko hidrolizatuetan peptido bioaktiboen jarduera zehaztea. In vitro sistemetan hainbat jarduera biologiko ebaluatzea.
  • Animaliak elikatzeko mikroorganismo potentzialki probiotikoak isolatzea. Jarduera prebiotikoa eta probiotikoa ebaluatzea. Mikroorganismo horiek azken pentsuan formulatzea. Azken produktuan ezaugarritze genetikoko eta bideragarritasun-kontroleko sistemak garatzea.
  • Hidrolisi-maila handiko produktuetan, hala nola gelatina eta hidrolizatu entzimatikoetan, kutsatzaile biologikoak (espezie desberdinen DNAren presentzia) zehaztea.

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +