euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Agenda

Jasangarritasun-estrategiak plastikoaren sektorean

Plastikoaren sektoreak erronka ugari ditu, eta erronka horiek balio-kateko eragileen erantzunak eskatzen dituzte. Lehengai-hornitzaileek, makineria-fabrikatzaileek, eraldatzaileek, banatzaileek eta erabiltzaileek, baita plastikoen bizitza erabilgarria amaitu ondorengo kudeatzaileek ere, parte hartu behar dute industriak dituen eskakizunei irtenbideak aurkitzeko.

  
 Aurkezpena eta xedeak
Gizarteak eta erakundeek garapen jasangarria bultzatzen dute, eta huraxe dute helburu, hau da, gaur egungo beharrak asetzen dituen garapena, baina, era berean, etorkizuneko belaunaldiei hori bera egiteko gaitasuna kenduko ez diena.

Testuinguru horretan, plastikoaren sektoreak erronka ugari ditu, eta erronka horiek balio-kateko eragileen erantzunak eskatzen dituzte. Lehengai-hornitzaileek, makineria-fabrikatzaileek, eraldatzaileek, banatzaileek eta erabiltzaileek, baita plastikoen bizitza erabilgarria amaitu ondorengo kudeatzaileek ere, parte hartu behar dute industriak dituen eskakizunei irtenbideak aurkitzeko.

 
 
Sektorearen erronka garrantzitsuenetako bi energiaren eta lehengaien prezioak dira. Horrez gainera, lehenbailehen erantzunak behar dituen beste alderdi bat da ingurumen-alderdietan gero eta kontzientziatuago dauden gizartearen eta administrazioen eskakizunetara egokitzea. Izan ere, horren ondorioz, alor horretako legeria aldatzen ari da, eta gero eta murriztaileagoa da.
 
Ezin da ukatu plastikoa funtsezkoa dela bizimodu modernoen kalitatea, erosotasuna eta segurtasuna hornitzeko eta haiei guztiei eusteko. Kostuaren eta errendimenduaren arteko erlazio bikaina dutenez, material horiek nonahi aurkitzen dira, jarduera eta sektore guztietan. Hala eta guztiz ere, gizartearen beharrei erantzuteak ez du gaur egunera mugatu behar, kontuan hartu beharko bailirateke etorkizuneko belaunaldiak ere, baliabideen eskuragarritasunari eta bizi-kalitateari dagokienez. Biharko beharrak asetzea da garapen jasangarriaren kontzeptuaren oinarria.
 
NORI ZUZENDUTA DAGO?
Plastikoaren balio-katean parte hartzen duten eragileetako teknikarientzat eta bitarteko arduradunentzat da jardunaldia: lehengai-hornitzaileentzat, makineria-fabrikatzaileentzat, eraldatze-lana egiten dutenentzat, banatzaileentzat eta erabiltzaileentzat; bai eta plastikoen bizitza erabilgarriaren ondorengo kudeaketa egiten dutenentzat ere. Horietaz gain, administrazioentzat, zentro teknologikoentzat eta sektoreari lotutako enpresa guztientzat ere bada.
 
HELBURUAK
- Garapen jasangarriaren irizpideek ezarritako eskakizun berriak betetzeko ekimen zehatzak ezagutaraztea
- Material berriak aurkeztea: bai oinarri biologikokoak, bai biodegradagarriak
- Energia-kontsumoa murrizteko ekipamendu eta prozesuen azken garapenak eta estrategiak erakustea
- Aplikazio komertzialetan material birziklatuak erabiltzeko edo produktuen toxikotasuna minimizatzeko enpresa-jarduera zehatzak erakustea
 
  Egitaraua
 
9:00 Ongietorria
9:15 Baliabideen kudeaketarako irtenbide jasangarriak. Alicia Martín. PLASTICS EUROPE
9:45 Plastikoa eta jasangarritasuna: bizi-zikloaren ikuspuntua. Leire Barruetabeña. GAIKER-IK4
10:15 Plastiko biodegradagarriak eta/edo oinarri biologikokoak. Kontzeptuak eta kasu praktikoa. Sandra Pazes. FKUR

10:45 Atsenaldia eta bisita GAIKER-IK4ra
 
11:45 Oxobiodegradazioa: ingurumena zaintzeko alternatiba bat. Sergio Laspalas. FUTURPLASTIC
12:15 Jasangarritasun-estrategiak automobilgintzako sektorean. Mario Ordoñez. MAIER TECHNOLOGY CENTRE
12:45 Konposite termoegonkorrak birziklatzea solbolisi-prozesuen bidez. Lorena Germán. GAIKER-IK4
13:15 Energia-aurrezkiaren eta -eraginkortasunaren kasuak plastikoaren sektorean. Joaquim Pareras. IPSOM
13:45 Eztabaida
 
 Data
2012ko otsailaren 23a 
 
 Tokia
   GAIKER-IK4
   Parque Tecnológico, Ed. 202
   48170 Zamudio (Bizkaia)

 Ordua: 9:00-13:45
 
 Kuota: 60€ BEZ BARNE
   (Dokumentazioa, Kafea eta Ziurtagiria)
   GAIKER Fundazioko kideei %15eko deskontua egingo zaie
 
 
Evento finalizado.
info:  Nekane Sadaba,  sadaba@gaiker.es

© 2020 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +