euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links

Txomin García | Euskadiko Kutxako Presidentea

"Aurrean daukagun berreraikitze bidea oso gogorra eta sakrifikatua da" | otsaila 2011

2011/02/01  

2009az geroztik, Txomin García da Euskadiko Kutxaren zuzendaria. Bere ibilbide profesionala Mondragon Kooperatiba Taldeari lotuta egon da 1981. urtetik. Geroztik, Teknologia eta Diseinu irakasle gisa jardun da Mondragon Unibertsitatean, non Kooperatibaren zenbait enpresaren erantzukizun-postuak bete zituen. 2001. urtean, ULMA Taldearen zuzendari izendatu zuten.

Zentro Teknologikoen egoera ezagutzen du, eta baita berrikuntza munduarena ere, ULMA Packaging-en I+G+b-aren zuzendaria izan baitzen Txomin García. Halaber, IK4 Research Alliance-n zuzendaria izan zen IKERLAN-IK4 zuzendari gisa. Postu hori 2005eko abendutik 2006ko abendurarte bete zuen, eta MIK, Ikerketaren Kudeaketaren, Innobasqueko Enpresen Eraldakuntza sailaren eta Mondragoneko Enpresa Sustapenerako Zentroaren zuzendaritzarekin bateratu zuen.

 
..........................................................................................................................................................................................
Krisialdi ekonomikoak kolokan jarri ditu bai eredu ekonomikoa, bai banku erakundeen kudeaketa eta kontrola. Bankuen sektorean berrikuntzak lekurik baduela uste al duzu? Bankuen negozioa berriro sortu beharra dago?
Krisialdiak, orokorrean, aldaketa prozesuen, aldaketen testuinguru berriei egokitzapenen eragilea da; hainbat berrikuntza motaren eragilea, hain zuzen. Finantza sektorea etxeen booma ordezkatu izan du azken ur teotan, nahaspila batean sartu da eta hainbat entitatek ez dute krisia gaindituko, edo behintzat ez dute gaindituko aldatzen ez badute. Sektorearen eraldakuntza prozesu baten aurrean gaude. Formula berriak agertu dira (BSIak, fusio hotzak, kutxak banku bihurtzen dira), ingurune arautu berria, teknologia berrien hazkunde ikaragarria dago; eta hori guztiaren atzean, sektorean neurriak berrezartzea eta entitateen negozio-ereduak aldatu beharra dago. Berrikuntzarako abagune paregabea da. Baina berrikuntza eta aldaketak kudeatu behar dira ere, eta hori "krisiaren egoerei oso ohituta ez dagoen" sektorearentzat gauza berria izango da.
 
Bere ibilbide profesionalean zehar, beti izan du ondoan I+G+b. Gaur egungo egoeran, I+G+b enpresentzat ken daitekeen luxua dela uste dutenen artean al zaude?
Gaur egun, barneratu behar dugun lehen gauza da zeri deritzogu dugu “krisia”. Ez gaude estalki batekin estalita, eta inork ez digu kenduko krisialdiatik ateratzeko. Krisi ekonomiko globala jada igaro da, munduko ekonomia berriro ere hazten ari da; eta tamalez, geratzen zaiguna da garen hori: lehiakor tasun gutxiko ekonomia eta langabezi maila oso altua. Gaur egun krisia gure krisia da, gure eredu produktiboaren ondorioa, gure hezkuntza produktiboaren ondorioa, gure lehiakortasun faltaren ondorioa.

Beraz, aurrean daukagun berreraikitze bidea oso gogorra eta sakrifikatua da, gure ekoizpen sarearen sorkuntza eta berrikuntza da; eta lehenbailehen hasiera eman behar zaio. Gure bizi-kalitatea mantendu nahi badugu, berreraikuntza berrikuntzan, internazionalizazioan, ezagutzan eta beste herrialdeak baino arinagoak izatean oinarritu behar dugu. Aldiz, kostuetan oinarritutako lehiakortasuna nahi baldin badugu, etorkizuneko herri desberdin bati buruz hitz egiten ari gara; eta hori, hain zuzen, azken urteotan egindako aurrerapenak atzeratzea dakar.
Orain inoiz baino gehiago I+G+b-an oinar ritu behar gara, baina hori produktuen esplotaziora zuzenduta egon behar da eta balio erantsiaren sorkuntzara. Enfasia aplikazioaren alderdian jarri behar da.

Diruaren xedea zein den erabakitzen dutenen aldean egoteak, norberaren ikuspuntua asko aldatzen al da?
Banku-negozioa, beste batzuk bezala, lehiakortasunaren arauen mesedetara dago, eta horiek aldagai berdinekin kudeatu behar dira: asetu behar diren bezeroak, lehiakideei erantzuna eman, pertsonen garapena eta kudeaketa, xedeak, e.a. Hortaz, zuzendaritzatik, ez daude aldaketa bereizgarririk; eta funtsezkoa da erakundearen XEDEA, OINARRIAK eta BALIOAK argi eta garbi izatea, horietan oinarriturik Estrategia garatuko baita. Halaber, pertsonak gai izan behar dira, motibatuta eta bat egin behar dute entitatearen Erronkekin eta Xedeekin; eta hori Euskadiko Kutxak, MONDRAGONen bezala, beti izan dugu argi eta garbi. Kudeaketaren ikuspegia ez da asko aldatzen, nahiz eta jende asko hala ez pentsatu.

Enpresa-ikerkuntzarako dirulaguntza publikoak murriztu egin dira eta I+G+b-n ez da hainbeste diru inbertitzen. Hori horrela, Euskadik ezagutzan oinarritutako ekonomia izan dezake?
Logikoki, krisia I+G+b-aren gastuan eragina dauka, baina euskal gizarteak horrek daukan garrantziaz jabe da. Hori dela eta, ez dugu hamar urteren zehar egindako esfortzua bertan behera utziko. Hala, berrikuntza funtsezko elementu bihurtu behar da, horretan oinarriturik, gure gizartearen lehiakortasuna eraikitzeko.
Egia da EUSKADIk aurrerapauso handiak eman dituela azken urteotan I+G/BPG Gastuan. Hori horrela, EB-27aren batez
bestekoaren gainetik gaude, baina datu hori, berez, ez da nahikoa. I+G -a berrikuntza prozesuaren alderdi garrantzitsutzat jo behar da honako hauekin batera: pertsonen gaitasunak eta konpetentziak garatzea, patenteak sortzea, gure produktuen esplotazio gaitasuna (internazionalizazioa), ekintzailetza gaitasuna, e.a. Arrakastaren formulak gure lehiakortasuna hobetu, negozio berriak eta lana sortu, gure balio erantsia hobetu eta gure etorkizuna sendotu behar du. Hori aldagai guztien emaitza izango da; eta ez soilik I+G+baren gastua, zeren eta ez bada hori beste aldagaiekin batera kudeatzen, “gastu” bihurtuko da nahiz eta BPGan izan.
 
Zer postuan dago Euskadi krisialdiatik ateratzeko eta zer esango zenieke ekonomia arazoak dituzten enpresei?
Euskadik EBko hainbat eskualderen antzeko egoeran dago: ekonomian enpresa-presentzia garrantzitsu bat du, errenta percapita altua europar eskualdeekin alderatuta, langabezia-tasa Estatuak daukanaren erdia da eta demografia arazo larria epe ertaineraeta epe luzera izango du.
 
Memento honetan ziurgabetasun asko dago (zorren krisia, dibisen gerra, lehengaien prezioaren igoera, azaleratzen ari diren herrien inflazioa, AEBtako politika monetarioa…), baina arestian esan dudan bezalaxe, hazkuntza ekonomikoa hasi da, eta nahiz eta oraindik ahula izan eta gure mugetatik at jazo, hori da, hain zuzen, gure ekonomiarentzat sendagairik aproposena. Egia da lanmerkatuak denbora gehiago behar izango duela horrekin bat egiten duten zifrak lortzeko, baina, hala eta guztiz ere, berreskurapen prozesua hasi da. Hala eta guztiz ere, ez dugu geure buruak engainatu behar. Oraindik asko dago egiteko, krisiak enpresa eremuan zapuztu duen guztia berreraiki behar baita balioa eta lana sortzen duten negozio aukeretan. Ezbairik gabe, Euskadik bere historiaren beste epe bati aurre egin behar dio, ekintzaileen epea da, ber rikuntzarena, daukagun ezagutzari balio erantsia ematearena, garapen teknologikoarena, I+D-arena. Euskal Zentro Teknologikoak beharrezkoa den eta premiazkoa den aldakuntza horretan rol garrantzitsuak izan behar dituzte.
 
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2024 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapa ErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen eus/politica_cookie.aspx" style="color:#7FBA00">gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +