euskara | castellano | english
Foto de cabecera Home
Skip Navigation Links Home » Gaurkotasuna » Gure elkarrizketatua

José María Mato | BioGUNE eta biomaGUNE CICetako Zuzendari Nagusia

"Euskal Herriak Ikerkuntza eta Garapenean inbertitzea oinarrizkoa da" | apirila 2008

  

José Mª Mato (Madril, 1949), Medikuntza Ikerketako "Gregorio Marañón" Sari Nazionala 1994. urtean, Zientzia Kimikoetan lizentziatua da Madrileko Unibertsitate Konplutentsearen eskutik eta Zientzietako doktorea Holandako Leiden Unibertsitatearen eskutik.

Gaur egun bioGUNE eta biomaGUNE CIC zentroaren zuzendaria da -biozientzietan eta biomaterialetan nazioarteko erreferentzia bilakatu nahi duten bi zentro-. José Mª Mato lau urtez Ikerketa Zientifikoetako Goi Kontseiluaren (CSIC) presidentea izan zen, esperientziako hainbat urte eta gero, Leiden Unibertsitatean, Basileako Unibertsitateko Biozentrum-en, Osasun Erakunde Nazionaletan (NIH) eta AEBetako Pensilvaniako Unibertsitatean eta CSIC zentroan.

 
 
 
 
.....................................................................................................................................................................................
2003. urtean buruzagi izan zinen proiektuak zirela eta CSIC zentroa utzi zenuen eta euskal lurraldetara etorri zinen. Zerk erakarrita?
Ikerketa zentro berri bat irekitzea zientzia abentura zoragarria da, niri bi ikerketa zentro irekitzeko aukera eman didate. Oso zientifiko gutxik du aukera hori, beraz, bihotz-bihotzetik eskerrak ematen dizkiet nigan konfiantza eduki zutenei. Gainera, argi neukan eskaintza hori egin zidatenak pertsoan zintzoak zirela. Esan nahi dut zin egin zizkidaten bailiabide ekonomikoak eta nork eta zein sailetan lan egin behar zuena erabakitzeko eman zidaten askatasuna benetakoak zirela. Horiek izan ziren nire laborategia urtebetez ixtera eta hona etortzera bultzatu ninduten arrazoiak.

Nola baloratzen dituzu lau urte beranduago bururutako aurrera pausuak?
Beste batzuei dagokie 4 urte hauetan egindako lana baloratzea, ni nekez izan naiteke objektiboa. Hala ere, gure jarduerari buruz zenbait datu kuantitatibo eman dezaket. Lau urte hauetan CIC bioGUNE zentroa (egun 120 lagun inguruk osatzen dute) arrakasta osoz zientzia eta teknologiako Euskal Herriko eta Espainiako sisteman txertatu da. I+D arloko Plan Nazionaleko eta Carlos III Osasun Erakundeko proiektu lehiakor anitzetan parte hartu genuen, baita CONSOLIDER eta CIBER programetan ere. Horretaz gain, Industria Ministerioko eta Eusko Jaurlaritzako askotariko programa lehiakorretan hartu genuen parte, CENIT progrma barne. Halaber, Europar Bataruneko esparru programaren hiru proiektuetan ere parte hartu genuen, baita AEBetako NIH (National Institutes of Health) finantzatutako beste biretan ere. 60 artikulu baino gehiago argitaratu ditugu zientzia aldizkaritan 7 ko batezbesteko inpaktu faktore batekin, (ez dago batere gaizki), eta 6 nazioarteko patente gauzatu ditugu. Horien gehiengoa, dagoeneko, enpresetara igorri da. Horretaz gain, 2 spin-off sortu ditugu.
Plataforma teknologikoak abian jarri ditugu genomikan, sekuentziazioan eta isilune genikoan, proteomikan eta metabolomikan, eta ProteoRed-eko nodoetako bat koordinatu dugu, hau da: akademia sektoreari eta enpresei proteomika zerbitzuak hornitzen dizkien sare bat. Iaz Egitura Biologia Instalazioa abian jartzeko prozesua amaitu genuen. Hura RMN hornidura modernoenez, mikroskopia elektronikoez eta makromolekuletako egiturak ebazteko X izpiez hornituta dago. CIC biomaGUNE duela urtebe baino gehixeago inauguratu zen, egun 60 ikerle inguru ditu, I+G arloko Plan Nazionaleko hainbat ikerketa proiektu lotu ditu, bioingeniaritza, biomaterialak eta nanomedikunatzeko CIBER zentroan parte hartzen du, RMN eta mikroskopia (TEM eta AFM) zerbitzuak abian jarri ditu, eta dagoeneko lehenengo argitalpen zientifikoak egin, eta bi spin-off sortu ditu. 2009.urtean, Irudi Molekularreko Unitatea eraginkor izango da. Unitate berri hura, CICLOTRON, SPECT, PET, eta MRI teknologiak bat egiteagatik, orain arte Espainiako Estatuan sortu den irudi aurre klinikoko plataforma teknologiko handiena izango da, baita Europako aurreratuen a ere. Funtsean, farmakoen, pertsonalizatutako terapien edo kontrastearen bidezko diagnostiko tekniken kontrolatutako askatze gailuen jarraipena egiteko irudi teknika berrien garapenenra orientatuko da, beste aplikazioen artean. Irudi Molekularreko Unitatea eta Neutroien Espalazio Iturria Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak Euskal Herrian dituen bi Instalazio Zientifiko eta Teknologiko Berezi (ICTS) bakarrak dira, INGENIO 2010 izeneko ekimenaren barruan. Halaber, CICNetwork ere jarri dugu abian, alegia; hedapeneko zientzia aldizkari bat. Bertan, besteak beste, CIC zentroetan garatutako jarduera zientifikoei buruzko informazioa eskaintzen da. Laburbilduz, nire ustez, urte hauetna, aurrera pausuak norabide zuzenean eman ditugu, etorkizunean, bioGUNE CIC eta biomaGUNE CIC zentroak ikerketa bikaineko zentro bilakatu daitezen, eta Euskal Herrian ikerketa zentroetako asmo handiko sare bat diseiantzearen eta abian jartzearen alde egin dezagun. Haatik, garrantzitsua da euskal erakundeek (Eusko Jaurlaritza eta Diputazioak) hurrengo urteotan proiektu hau, orain arte egin duten irrikarekin eta eskuzabaltasunarekin bultzatzen jarraitzea.

Ibilbide profesional luze bat eta lorpen anitzen ondoren, zer falta zaizu lortzeko? Zer lorpenekin aste sentituko zinateke?
Gustatuko litzaidake hurrengo hamar urtetan bioGUNE CIC eta biomaGUNE CIC zentroak ikerketa bikaineko zentro bene-benetan bilakatzea, euren lekua okupatzea nazioarteko zienzia mapan, eta Euskal Herria herri zientifiko eta eraberritzaile bihurtzearen alde egitea. BioGUNE CIC eta biomaGUNE CIC zentroen zeregina ere emaitzak igortzeren eta hedatzearen alde egitean eta bioteknologian enpresa sektore bat garatzearen alde egitean datza. Gehien  zsebeteko nindukeen lorpena, gure zentroak nazioartean aitortzeaz gain, hurrengo hamar urtetan Euskal Herriko Teknologia Parketan 6000 langile baino gehiago dituzten 200 enpresa inguru sortzea izango litzateke.

Eta orain arte lortutakoari dagokionez, zein izan da zoriontasun handiena eman dizun aurkikuntza?
1997.urtena, doktoretza Leiden Unibertsitatean egiten ari nintzenean, oso ondo funtzionatu zuen esperimentu bat burutu nuen. Ni Dictyostelium discoideum izeneko mikroorganismo batekin lanean ari nintzen. Dictyostelium-en zelulek elikagai bat detektatu dezakete gure sistema inmunearen zelulek tumore zelulak edo infekzio foku bat aurkitzeko (ondoren sustsitzeko) erabiltzen duten antzeko mekanismo baten bidez. Hura quimiotaxis izenarekin ezagutzen da. Nire tesiaren zuzendaria, Theo Konijn, jabetu zen Dictyostelium-en zelulak erakartzen eta zuzentzen dituena AMP zikliko izeneko molekula bat zela. Bagenekien mikroorganimso honen zelulek AMP ziklikoa detektatzen zutela bere azaleran kokatutako errezeptoreen bidez, baina ez genekien ezer gehiago seinale hori zelularen barnera igortzeko moduari buruz. 1976. urtean esperimentu bat egin nuen. Horrek argi adierzten zuen AMP ziklikoak Dictyostelium-en zelulekin bat egin ondoren, horien barruan, segundo gutxi batzuetan, GMP ziklikoa izeneko beste molekula bat sortzen zela eta ez baldin bazela GMP ziklikoa sortzen ezin zirela norabide zuzenean mugitu. Hura quimiotaxis mekanismoa garatzen ari den bitartean, zelularen barruan gertatzen dena ezagutzeko lehenengo urratsa izan zen, ikerketa esparru berri bati hasiera eman zion. Ilusio handiena egin didan esperimentua izan da.

Eta profesionalki ekarpen handiena egin dizuena?
Hamar urte ondoren izan zen, 1987an. Nik dagoeneko nire laborategi propioa zuzentzen nuen. 30 urtetik jakin badakigu, gutxi gorabehera, sagu bati aminoazido metionina urriko dieta bat ematen bazaio, bere gibela koipetsu egiten dela eta tumore hepatikoak garatzen dituela, baina ez genuen horren mekanismoa ezagutzen. 1998.urtean, ezagutu genuen zirrosi hepatikoa duten banakakoen gibelak ezin duela metionina S-adenosilmetionina molekula (SAM) bilakatu. Aurkikuntza erraz horri esker, saguak genetikoki aldatu genituen eta urri bilakatu genituen SAM molekularen sintesi hepatikoan. Gure asebetetzerako, genetikoki aldatutako sagu horiek gibel koipetsua eta tumore hepatikoak garatu ziztuen hilabete gutxitan. Ondoren, entsegu kliniko bat egin genuen, hau da: zirrosia zuten gaixo talde SAM molekularekin edo plazeborekin tratatu genituen bi urtez. Ikusi genuen SAM molekularekin tratatutako gaixoek plazeborekin tratatutakoek baino denbora luzeago irauten zutela bizirik. Estatu Batuetan, SAM molekularen urteko salmentek 1000 milioi dolarrak gainditzen zituzten. Zalantzarik gabe, hura izan da profesionalki ekarpen handiena egin didan ikerketa ildoa. Oraindik lanean dihardut SAM molekulak funtzio hepatikoa erragulatzen duen modua gehiago aztertzeko.

Zein etorkizun iragartzen diozu Innobasque-ri?
Euskal Herria herri aberatsa, txikia eta baliabide natural handirik gabekoa da eta horrenbestez, uneko bizitza maila mantendu eta areagotu ahal izateko, nahita nahiez I+G arloan inbertitzen jarraitu behar du, gutxienez BPGren %2an kokatzeko, hurrengo urtetan. Garrantzitsua da, halaber, gizarte osoak inguru zienfiko eta teknologiko sozial egoki baten sorreran parte hartzea. Estatu Batuen eta Europaren arteko desberdintasun garrantzitsu bat hurrengoan datza: Estatu Batuetan zientzian gehiago sinesten da, haud da, gizarte estatubatuarrak argi dauka ikerketa eta berrikuntzaren inbertsioak aberastasuna sortzen duela. Horregati, Amerikako gizartearentzat heziketa on bat izatea lehentasunezkoa da, ziur daudelako heziketa bizi kalitate on bat lortzea gehien bermatzen duena dela. Europar ez dugu zientzian ongizaterako berme gisa hainbeste sinesten, eta ez da gure lehentasun nagusiena, ez da pasio kolektibo bat. Asiako herrialdeek ikerketan eta berrikuntzan sinesten dute. Japoniarrek sinesten dute eta argi adierazi dute, baita txinatarrek ere, eta sientzian sinesten badute, horrengatik sakrifikatzeko prest daude. Innobasque sarearen helburua Euskal Herri Europako erreferente bilakatzea da, berrikuntza arloan. Helburu zaila eta asmo handikoa da, baina premiazkoa.
 
info:  Clara Bilbao,  bilbaoc@gaiker.es

© 2019 GAIKER Zentro Teknologikoa

Teknologia Parkea, Ed. 202. 48.170 Zamudio (Bizkaia)

T.: +34 94 6002323, F.: +34 94 6002324

Web-mapaEsteka interesgarriakErabilerraztasunaPribatutasun politikaLege oharraCookien Politika

XHTML válido CSS válido Rss
Web honek cookie-ak erabiltzen ditu. Hona hemen gure cookien politika. Nabigatzen jarraituz gero hauen erabilpena onartzen ari zara.
Cookien Politika +